lunes, 24 de febrero de 2014

ZARAUZTARRA TALDEAREN AURKEZPENA, 2014 DENBORALDIA

2014KO OTSAILAREN 23A

              
                 Eguraldi bikainarekin eta giro hobeagoarekin aurkeztu ziren Zarauztarra Txirrindulari Elkarteko maila desberdinetako taldeak. Igandean, goizeko 11etan eman zitzaion hasiera ekitaldiari. Andoni Egaña eta Beñat Jauregi(Fede) bertsolariak, Nahiko Larri trikitilariak, txistulariak eta baita dantzariak ere, ikusi eta entzuteko aukera izan zuten, bertara hurbildu ziren herritar guztiak. Txirrindulari gazteenen Ginkana saioarekin amaitu zen ekitaldia.
                Guztira, maila desberdinetako lau txirrindulari talde aurkeztu ziren: Infantilak, Kadeteak, Juniorrak eta txirrindularitza egokitua.


INFANTILAK: Mikel Uriarte, Iñigo Eizagirre, Unai Uzkudun, Haritz Erasun, Unai Muro, Adrian Sorreluz eta Iago Aizpurua. Laguntzaileak: Alex Gómez, Ibai Beracierto eta Jon Eizagirre.



KADETEAK: Ander Zumeta, Alex García eta Beñat Arana. Laguntzaileak: Edu Arana eta Jexus Arana.



JUNIORRAK: Jokin Aranburu, Aratz Olaizola, Xuban Aizpurua, Joseba Uzkudun eta Kepa Iribar. Laguntzaileak: Martxel Olaizola, Xabi Aranburu eta Andoni Iribar.



 TXIRRINDULARITZA EGOKITUA: Joxe Angel Arroitaonandia eta Josu Arroitaonandia. Laguntzailea: Juanjo Beracierto.



ZARAUZTARRAKO BATZORDEA: Martxel Olaizola, Edu Arana, Juan Mari Urdangarin, Xabi Aranburu, Alex Gómez, Juanjo Beracierto, Gero Sanchez, Andoni Iribar, Josu Gorrotxategi, Ibai Beracierto eta Jexus Arana





lunes, 3 de febrero de 2014

ARATZ 3. ETA JOKIN 4. GIPUZKOAKO PISTA TXAPELKETAN

2014KO OTSAILAREN 1A ETA 2A

               
                 Larunbatean eta igandean, bi egunetan zehar, Gipuzkoako Pista Txapelketa lehiatu zuten txirrindulariek, Donostiako Anoetako belodromoan. Junior mailan, Aratz Olaizolak hirugarren postua lortu zuen, eta Jokin Aranburu laugarrena izan zen. Onditz Urruzmendi Igeldotarra nagusitu zen eta Gipuzkoako Txapelduna bilakatu zen.  
                Hiru probak osatu zuten Txapelketa; banakako jazarpena(3km) , keirin eta puntuaketa. Jazarpenean, larunbatean, Aratz izan zen lehena eta Jokin hirugarrena. Igandeko lehenengo proban, keirinean, Onditz Urruzmendi(Fullgas.com) izan zen garaile, Jokin bigarren eta Aratz hirugarren sailkatu zirelarik.

             
                    Lehiaketa amaitzeko puntuaketa proba gelditzen zenean, hiru ziren Gipuzkoako Txapelketa irabazteko hautagai nagusiak; Aratz(13 puntu), Onditz(12 puntu) eta Jokin(11 puntu). Zarauztarrak ez ziren batere fin ibili azkeneko proba honetan eta garaipena eskuetatik ihes egin zien.

              
                      Zarauztarra taldeko Joseba Uzkudun eta Xuban Aizpurua juniorrak eta Ander Zumeta kadeteak ere, parte hartu zuten Gipuzkoako Txapelketan lan txukun bat eginaz.

SAILKAPEN OROKORRA JUNIOR MAILA
1.Onditz Urruzmendi (Fullgas.com)   17 puntu
2.Eneko Iparradirre (Augar-Laguntasuna)   14 puntu
3.Aratz Olaizola (Zarauztarra)   14 puntu

4.Jokin Aranburu (Zarauztarra)   13 puntu