lunes, 31 de marzo de 2008

Oier Iraolagoitia irabazle Azpeitiko lasterketan eta taldeka ere zarauztarrak garaile



Joan zen igandean Azpeitian jokatu zen txirrindulari kadeteentzako XXVIII. Saria Oier Iraolagoitiak irabazi zuen, Jon Eizagirre zazpigarren sailkatu zen eta Daniel Zufiria hamargarren. Taldekako sailkapena ere zarauztarrek irabazi zuten eta Galdiano Eraikuntzak taldeak etxera ekarri zituen sari guztiak. Gure mutilek oso burutsu jardun zuten lasterketa guztian ihesaldiak kontrolatzen eta sortzen. Lasterketaren hasierako partean Txetxa sartu zen ihesaldietan, ondoren Beñat eta Oier ibili ziren behin eta berriz sarrerak jo eta jo, eta horietako bati esker jarri zen Oier lasterketaren buruan. Hala bada, azkenean, bakar-bakarrik sartu zen Oier helmugan besoak jasota.
Txufo eta Txetxa pelotoiko esprinean sartu ziren, eta postua lortu zuten. Unai, Jexux eta Beñat ere pelotoian sartu ziren. Nikok zulatu bat izan zuen eta, gurpila aldatzen denbora asko galarazi ziotenez, ezin izan zuen lasterketa amaitu. Endika ere amaitu ezinda geratu zen.

XXVIII AZPEITIKO SARIA
Data : 08/03/30
Irten: 91
Amaitu: 63
Kilometroak: 54,0
Batez bestekoa: 37,72 Km/h.

SAILKAPENA
1 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:25:54
2 IRIZAR,SEBASTIAN CAD-2 AZPIRU 01:25:59
3 LAGO,Kevin CAD-1 SALISIEN 01:26:02
4 PEREZ,XABIER CAD-2 ANDOAINGO 01:26:04
5 DESAGHER,Brice CAD-2 AVIRON 01:26:04
6 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:26:06
7 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:26:06
8 CHETOUT,Loic CAD-2 AVIRON 01:26:06
9 INSAUSTI,JON ANDER CAD-2 LOINAZ 01:26:06
10 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 01:26:06
21 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:26:06
23 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 01:26:06
57 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:26:27


TALDEKA
1 GALDIANO CONSTR 04:18:06
2 AZPIRU INMOBILI 04:18:11
3 AVIRON BAYONNAIS 04:18:16
4 AMPO 04:18:18
5 CORRUGADOS 04:18:18
6 SICESAL 04:18:18
7 SUMOFIC 04:18:18
8 GRUPO SEIN 04:18:18

Jonek lasterketaren hasiera kontrolatu zuen eta zazpigarren amaitu zuen.










Txufo fin dabil denboraldi hasiera honetan eta jokatu diren hiru lasterketetan hamarren barruan sailkatu da.










Beñat gogor saiatu zen lasterketa erdialdetik atzera ihesaldiak sortzen, eta horietako bat izan zen gero ona, Oierrek irabazi ahal izateko.







Jexux eta Unai oso ongi moldatu ziren pelotoian eta ez zuten zailtasunik izan amaitzeko. Endikak ezin izan zuen lasterketa amaitu; eliminatu egin zuten.






Nikok atzeko gurpila zulatu zuen eta denbora asko kostata aldatu ziotenez, ezin izan zuen gero pelotoia harrapatu, eta eliminatu egin zuten.






Taldea Iraetako soziedadean Oierren garaipena ospatzen.






jueves, 20 de marzo de 2008

Jon Eizagirre bosgarren Eibarren



Denboraldiko hirugarren lasterketa Eibarren jokatu zuten kadeteek. Zazpi laguneko ihesaldi bat osatu eta huraxe iritsi zen helmugara. Jon Eizagirre ihesaldi horretan sartu zen eta bosgarren postua lortu zuen. Taldeko gainerako txirrindulariak eroso moldatu ziren pelotoian eta Txuforentzat lasterketa bizitzen jardun zuten esprina prestatzeko. Fuerte dabil Txufo eta bosgarren egin zuen pelotoiko esprinean


LASTERKETA : XXIX-MEMORIAL ABASCAL (Eibar)

DATA: 08/16/03
Kilometroak: 55 Km
Batez bestekoa: 41,98 Kms/h

SAILKAPENA
1.-GONZALEZ,ALAIN CAD-2 MICHELIN 01:18:36
2.-CHETOUT,Loic CAD-1 AVIRON 01:18:36
3.-ARISTI,MIKEL CAD-1 SUMOFIC 01:18:36
4.-GARMENDIA,ION CAD-2 LOINAZ 01:18:54
5.-EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:19:05
6.-LUJANBIO,JULEN CAD-2 ALLERRU 01:19:05
7.-LARRAÑAGA,IÑIGO CAD-2 AZPIRU 01:19:22
8.-ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:19:39
9.-PEREZ,XABIER CAD-2 ANDOAINGO 01:19:39
10.-PAGOLA,EÑAUT CAD-2 AZPIRU 01:19:39
13.-ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 01:19:39
19.-ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 01:19:39
40.-GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:19:39
41.-ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 01:19:39
49.-IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:19:39
51.-ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 01:19:39
52.-ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:19:39


TALDEKA
1 AVIRON BAYONNAIS 03:57:54
2 SUMOFIC 03:57:54
3 AMPO 03:58:12
4 GALDIANO CONSTR 03:58:23
5 ALLERRU S.C.R.D 03:58:23
6 AZPIRU INMOBILI 03:58:40
7 CORRUGADOS 03:58:57
8 SICESAL 03:58:57

martes, 11 de marzo de 2008

Asteko Eguraldia

Asmatzeko asmoarekin, entrenamendu eta "pofesionaleri" zer gurpil prestatu laguntzeko, astero eguraldiaren predikzioa ezarriko dugu.
Ea asmatzen dugun:

Asteazkena: Lainotua, eta entrenamendu garaian tantaren bat egin dezake. Hotz beroa 16 -17 º inguru.

Osteguna: Lehorra, eguzkia ikusiko dugu. Arratsalde partean. Hotz beroa 17 - 18º. Entrenatzeko egun paregabea.

Ostirala: Eguraldi aparta. Ego haizea eta beroa 20º tik gora, litekena 24ºra iristea.

Larunbata: Aterkiak prestatu. Goibel eta euria egiteko aukera haundiak. Aizeak gogor joko du. Alebin eta Infantilak AZYSAko xira berriak estreinatzeko aukera aparta. Fresko egingo du: eguerdian 15º eta 10º inguru arratsaldez.

Igandea: Ipar mendebaldeko aizea, ez dirudi euririk egingo duenik; goizean goizo tantaren bat. Oztarteren bat ikusiko dugulakoan nago. Fresko 12º besterik ez eguerdi partean.

Alebin eta Infantilak Hondarribin hasi genuen denboraldia

Ba dakit, Hondarribikoa Hernaniko baino lehen idatzi behar nuela baino ...




Hondarribin Martxoaren lehenengoan izan ginen.
Txirrindulari eta Guraso koadrila polita bildu ginen eta Hasera ezin hobea eman genion denboraldiari.


Alde batetik, bere bizikletako "karramarroa" hautsi eta gero, Jokin Aranburuk, Oxel-en bizikletarekin, hirugarren sailkatu zen. Ez dago gaizki lehenengo lasterketa izateko. Bejondaikela!!!.




Bestalde Infantiletan Xabier Gorrotxategi bigarren sailkatu zen, berriro ere ankekin eta buruarekin jokatu behar dela erakutsiz.



Amaitzeko, Irati Eizagirre-k, gure neska bakarrak, infantil kategorian lasterketa ezin hobea egin zuen. Bere kategorian bigarren sailkatu zen.


Askorentzat esperientzia berri bat; lasterketa amaitu ondoren, denak gustora.


Hori da saririk garrantzitsuena zuen guraso eta entrenatzaileentzat!!!.

Hernanin Infantil mailan podium bikoitza



Pasa den Larunbatean Hernanin ospatutako lasterketan, Infantil mailan Zarauztarrako Txirrindulariek, podium bikoitza lortu zuten. Batetik Xabier Gorrotxategik bigarren eta bestaledetik Ander Eizagirre hirugarren sailkatu ziren.




Alebinetan gure txirrindulariek hasiera hasieratik lasterketa animatu zuten baina lan horrek ez zuen amaieran emaitzarik eman.


Giro aparta, "Zubi" ren urtebetetzeak, (Zer pasta goxoak!!!), errepide lehorra...


Beste arratsalde polit bat, Hernanin igarotakoa.


lunes, 10 de marzo de 2008

Zarauzko lasterketan Txufo seigarren

Kadeteen bigarren lasterketa, baina errepidean lehena izan zena Zarautzen antolatu genuen, eta gure mutilen artean onena Daniel Zufiria Txufo izan genuen, seigarren sailkatuta. Zarauztarrako mutilek pelotoia zaintzeko lanetan gogor jardun eta ihes egiteko ahaleginik ere egin zuten, baina ezin. Etxeko lasterketan erantzukizuna handia da eta hori igarri egiten da. Leher eginda iritsi ziren denak. Ezin gehiago eskatu. Datozen lasterketetan etorriko dira emaitza hobeak.

Txufo sailkapen orokorrean seigarren izan genuen eta zarauztarren artean aurrena.










Ihes eginda lau lagun zihoazelarik, atzetik pelotoitxoan hor ageri zaigu Txufo erdi-erdian Meagako gainean. Lasterketa bikaina egin zuen.







XVIII. ZARAUZTARRA SARIA


Data : 2008/3/8
Irten: 95
Sailkatu: 50
Kilometroak: 53,0
Batez bestekoa: 36,8 Km/h.

SAILKAPENA

1 GONZALEZ,ALAIN CAD-2 MICHELIN 01:26:25
2 ITURRIA,MIKELCAD-2 ANDOAINGO 01:26:25
3 ARISTI,MIKEL CAD-1 SUMOFIC 01:26:25
4 GIL,ODEI CAD-2 SICESAL 01:26:25
5 PEREZ,XABIER CAD-2 ANDOAINGO 01:26:32
6 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 01:26:32
7 ALTUNA,ANDER CAD-2 LOINAZ 01:26:32
8 GASTESI,URKO CAD-2 MICHELIN 01:26:32
9 JAUREGI,Igor CAD-1 AMPO 01:26:32
10 PAGOLA,EÑAUT CAD-2 AZPIRU 01:26:32
16 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:26:32
21 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 01:26:53
28 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:27:08
31 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:27:57
35 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:28:15


TALDEKAKO SAILKAPENA
1 MICHELIN 04:19:29
2 AMPO 04:19:36
3 GALDIANO CONSTR 04:19:57
4 AZPIRU INMOBILI 04:20:02
5 SUMOFIC 04:22:12
6 SICESAL 04:23:42
7 ALLERRU S.C.R.D 04:26:11

Ibaetan Jon Eizagirre hirugarren, Daniel Zufiria laugarren eta Galdiano Eraikuntzak irabazle taldeka

Hasi da errepideko denboraldia maila guztietako txirrindularientzat eta gureek ezin hobeto ekin diote. Ibaetako festetan auzoan bertan antolatzen duten lasterketarekin abiatu zen kadeteen mailako denboraldia. Zirkuituan jokatzen den lasterketa honetan gure mutil guztiak sailkatu ziren eta finalean Jon Eizagirre Txetxa hirugarren eta Daniel Zufiria Txufo laugarren izan genituen. Esan beharra dago Txufo lasterketa irabazteko zorian egon zela. Esprinean erremontatzen ari zela, ordea, pintxazoa izan zuen eta hiru lagunek pasa zioten.

SAILKAPENA
1 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 00:33:56
2 SOLOZABAL,Joseba CAD-1 CORRUGADOS 00:33:56
3 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 00:33:56
4 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 00:33:56
5 LAMRI,KARIM CAD-2 AZPIRU 00:33:56
6 JAUREGI,Igor CAD-2 AMPO 00:33:56
7 GARMENDIA,ION CAD-2 AMPO 00:33:56
8 GIL,ODEI CAD-2 TXEPETXA 00:33:56
9 BENGOETXEA,XABIER CAD-1 AZPIRU 00:33:56
10 LUJANBIO,JULEN CAD-2 ALLERRU 00:33:56
14 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 00:33:56
15 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 00:33:56
22 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 00:35:57
23 ETXEGOIEN,ENDIKA CAD-1 GALDIANO 00:36:53


TALDEKAKO SAILKAPENA
1 GALDIANO CONSTR 01:41:48
2 AZPIRU INMOBILI 01:41:48
3 AMPO 01:41:48