jueves, 14 de agosto de 2008

Etxarri Aranazko lasterketan Oier Iraolagoitia bigarren eta Jon Eizagirre hirugarren.


Zarauztarra TKEko txirrindulariak nekaezin dabiltza eta Etxarri Aranazko lasterketan Oier Iraolagoitia eta Jon Eizagirre ihesaldi onean sartu ziren. Ez alferrik! Helmugan, Oierrek bigarren amaitu zuen eta Jonek hirugarren. Galdiano eraikuntzak taldeko hirugarrena Daniel Zufiria izan zen hamaikagarren postuan, eta taldekako sailkapena irabazteko balio izan zuen horrek. Nikolas Aristik, Endika Etxegoienek eta Beñat Arangurenek lan eskerga egin zuten ihesaldia gauzatu bitartean.