miércoles, 23 de diciembre de 2009

Euskadiko selekzio jubenila nagusi Valentzian eta Iraolagoitia bigarren

















Euskadiko selekzioa jaun eta jabe izan zen joan zen igandean Valentziako nazioarteko ziklo krosean jubenilen mailan, eta Zarauztarrako Oier Iraolagoitia bigarren sailkatu zen. Iraolagoitia kateatu egin zen esola batean eta atzetik aurrerako lasterketa egin zuen. Eta, berriz ere, Insausti goierritarra izan zuen aurretik. Biak izango dira faborito datorren igandean (abenduak 27) Iraetan jokatuko den Euskadiko Txapelketan. Valentziako proban sailkatu ziren bost lehenak euskaldunak izan ziren.

SAILKAPENA
1 INSAUSTI, Jon Ander CAJA RURAL 00:35:44 min.

2 IRAOLAGOITIA, Oier GALDIANO ERAIKU 36 seg.
3 GOIKOETXEA, Peio CONST BALTAR DO 38 seg.

4 AZURMENDI, Ander IBAIAGNE OPEL 39 seg.

5 AGUIRRE, Andoni ASKAN 1:10 min.

6 PASCUAL, Francesc CCN-VLC 1:19 min.

7 LLORENS, Jaime CERAMICAS ONDA 1:30 min.

8 HERNANDEZ, Oscar CCN-VLC 1:36 min.

9 ALTUR, Marcos CERAMICAS ONDA 1:54 min.

10 CAMPO, Alejandro REAL VALLE DE 2:07 min.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Oier Iraolagoitiak Espainiako Kopa irabazi du


Igandean Alcobendasen hirugarren sailkatu zen azken proban

Joan zen igandean Alcobendasen (Madril) jokatu zen ziklo-kroseko Espainiako Koparako puntuagarria zen azken proba. Proba horren aurretik Iraolagoita zen lider junior mailan, eta nahikoa izan zuen hirugarren postua garaile izateko. Dena den, Gipuzkoako txirrindularitzaren garaipena izan zela esan daiteke Alcobendasekoa, izan ere, proba Jon Ander Insausti mutiloarrak irabazi baitzuen. Lasterketa erdia Iraolagoitiak eta biak bakarrik egin zuten buruan. Hurrena Iraetan jokatuko den Euskadiko Txapelketan ikusi ahal izango ditugu berriz hil honen 27an. Eta biak ere Espainiarekin selekzionatuta daude Belgikan lehiatzeko lehenengo eta Txekiako Munduko Txapelketan ondoren.


ALCOBENDASKO SAILKAPENA (juniorrak)

1. INSAUSTI, Jon Ander ORDIZIAKO Tx 0:43:08

2. RODRIGUEZ, Pablo CC MACEDA 0:43:30

3. IRAOLAGOITIA, Oier ZARAUZTARRA TxKE 0:44:14

4. ALTUR, Marcos C. ONDA 0:44:44

5. LUCAS, Alberto LAS MESTAS 0:45:00

Oier Iraolagoitia irabazle Puente Viesgon eta bigarren Asteasuko ziklo-krosean




Kantabriako proban Espainiako Kopako lider jarri zen

Joan zen astelehenean Puente Viesgon (Kantabria) jokatu zen ziklo-kros proba Oier Iraolagoitia (Galdiano Eraikuntzak) iraetarrak irabazi zuen junior mailan, eta zazpigarren garaipena lotu zuen erreskadan Zarauztarra Txirrindulari taldeko txirrindulariak. Kantabrian, gainera, jokoan zeukan Espainiako Kopa eskuratu edo ez, eta ez zuen huts egin Iraolagoitiak. Puente Viesgoko proba irabazita lider jarri da Espainiako Federazioak antolatzen duen lehiaketan, datorren astean Madrilen jokatuko den probaren faltan. Datorren asteko proba Alcobendasen jokatuko dute eta Iraolagoitia preselekzionatuta dago Espainiarekin Txekiara joateko. Aukera handiak ditu estatuko selekzioan sartzeko.
Puente Viesgoko sailkapena:

JUNIORRAK
1. IRAOLAGOITIA, Oier GALDIANO ERAIKUNT 0:40:51

2. GONZALEZ, Paulo CC PONTEAREAS 0:40:56

3. RODRIGUEZ, Pablo ACADEMIA POSTAL 0:41:00

4. HERNANDEZ, Oscar CCN VALENCIA TERR 0:41:56

5. LLORENS, Jaime CERAMICAS ONDA 0:42:22

Asteartean Asteasuko nazioarteko proba jokatu zen eta Iraolagoitia Euskadiko selekzioarekin lehiatu zen. Proba Jon Ander Insausti selekziokideak irabazi zuen Oierrek eta biak egin zuten erakustaldiaren ondoren. Ez zuten aurkaririk izan eta oso atzean utzi zituzten gainerako txirrindulariak. Momentu honetan Espainiako estatuan indartsuenak bi gipuzkoarrak daudela esan daiteke oker handirik gabe. Biak Alcobendasen izango dira datorren astean eta han jakinaraziko diete Txekiara eramango dituzten.
Asteasuko probaren sailkapena:
1. Jon Ander Insausti EUSKADI
2. Oier Iraolagoitia EUSKADI

Pistako Neguko Saria 09-10 4. saioa













PISTAKO NEGUKO SARIA 2009-10 (2009-XII-14)
Laugarren saioa jokatu ondorengo SAILKAPENAK

DAMAK
1. Ferran, Olatz FULLGAS NUTRITION 57 pt.
2. Iriarte, Ane TOLOSA C.F. 40
3. Eskamendi Gil, Dorleta TOLOSA C.F. 34
4. Eizagirre, Irati GALDIANO ERAIKUNTZ 30
5. Lekuona, Lierni ALLERRU 20

KADETEAK
1. Gorrotxategi, Xabier GALDIANO ERAIKUNTZ 115 pt.
2. Sarasola, Jokin AMPO 109Alonso, Ander AMPO 107
3. Arratibel, Ahetze AMPO 85Goikoetxea, Unai AMPO 77
21. Eizagirre, Ander GALDIANO ERAIKUNTZ 32
28. Zubimendi, Oxel GALDIANO ERAIKUNTZ 29
32. Zubiaurre, Unai GALDIANO ERAIKUNTZ 20
38. Ruiz, Iker GALDIANO ERAIKUNTZ 10
39. Arana, Asier GALDIANO ERAIKUNTZ 10

JUNIOR
1. Unanue, Asier CAJA RURAL 161 pt.
2. Altuna, Ander CAJA RURAL 160
3. Peñagarikano, Xabier BAZPI 123
4. Eizagirre Mujika, Jon GALDIANO ERAIKUNTZ 94
5. Gil Migueliz, Odei DIPROCA-SICESAL 82
12. Aranguren Goikoetxea, Beñat GALDIANO ERAIKUNTZ 49
19. Etxegoien, Endika GALDIANO ERAIKUNTZ 22

OPEN
1. Iparraguirre, Unai BIDELAN 128 pt.
2. Tolosa Pontesta, Unai BRUESA 119
3. Fernández Peña, Eneko BRUESA 92
13. Aranguren, Igor ZARAUZTARRA 52
15. Eizaguirre Jáuregui, Mikel ZARAUZTARRA 45
22. Sanchez Lizarreta, Denis ZARAUZTARRA 30