miércoles, 31 de julio de 2013

AZPEITIAN ERE, ARATZ LEHEN ETA JOKIN BIGARREN

2013KO UZTAILAREN 28A

KADETEAK ERREPIDEAN

           
            Denboraldi honetan, behin baino gehiagotan errepikatu den emaitza izan zen igandekoa, Aratz Olaizola garaile eta Jokin Aranburu bigarren. Joseba Uzkudunen lasterketa bikainaren laguntzarekin, taldekako sailkapenean Zarauztarra izan zen lehena.
           

martes, 23 de julio de 2013

JOKIN ARANBURUK GAZTETXOAK TORNEOA IRABAZI DU

2013KO UZTAILAREN 21A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Zarautzen hasi eta Zarautzen bukatu. Gaztetxoak torneoko 4. jardunaldia jokatu zuten gure taldeko txirrindulariak Arabako Sarrian. 1. jardunaldian, Zarautzen, Aratzek irabazi zuen liderraren maillota, Jokinek berreskuratu zuen azken egunean, berriro Zarautzera itzuliz.

           
             Ibilbide motza baina gogorra izan zuten Sarriara joan ziren 194 txirrindulariak. 46 km, ordekarik ez, dena zen gora eta gora, ederki sufritu zuten, Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Gipuzkoako neska mutil kadeteek.
          

ARATZ GARAILE ORDIZIAN, HIRUGARREN ALDIZ JARRAIAN

2013KO UZTAILAREN 20A

KADETEAK ERREPIDEAN

           
            Abiada hartu eta hirugarren karrera jarraian irabazi du Zarauztarra taldeko Aratz Olaizolak. Tolosa, Lezo, eta oraingo honetan Ordizia izan zen lekuko. Joseba Uzkudun ere bertan izan zen, eta lasterketa on bat egin ondoren, hamaikagarren helmugaratu zen.
          

miércoles, 17 de julio de 2013

TALDEKAKO ERLOJUPEKOA, GIPUZKOAKO TXAPELKETA, ALEGIA

2013KO UZTAILAREN 13A

KADETEAK ERREPIDEAN

           
          Hamazazpi talde elkartu ziren Alegian, taldekako erlojupekoa lehiatzeko. Txirrindulari eskola batzuk bina talde ere osatu zituzten, A eta B taldeak, baina hori ez da Zarauztarraren kasua. Gurean juxtu hiru txirrindulari ditugu kadete mailan eta errepidean ibiltzen direnak, hau da, gutxienekoa proba honetan parte hartzeko. Gainera hirurek iritsi behar dute helmugara, ze hirugarrenaren denborak balio du taldearentzat.

miércoles, 10 de julio de 2013

Beroa nagusi Mendaron

Beroak gainditu zuen Zarauztarra joan den larunbatean Mendaron eta ondoezik erretiratu behar izan zuten Asier eta Oxelek. Lasterketa hasieran Asierrek ihesialdian parte hartu zuen  eta Oxel haren atzetik irtendako bigarren taldean ibili zen baina gero, biek, bigarrenez Osintxura zihoazela, lasterketa utzi behar izan zuten. Kepak aldiz, lasterketa txukuna egin eta 30. amaitu zuen, Mendaro eta Osintxu artean bi itzuli egin eta ondoren Kalbarioak bitan igo ondoren, lehenik Sasiolatik eta jarraian berriz Ibiritik barrena.

Aurreko astean berriz Ezkio-Itsason izan ginen. Hiru gain igo behar izan zituzten orduan: Eizaga, Atagoiti eta Gabiria.

lunes, 8 de julio de 2013

ARRAKASTA BERRI BAT ZARAUZTARRA TALDEARENTZAT, LEZON

2013KO UZTAILAREN 7A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Igandekoa, beste egun borobila izan zen Zarauztarra taldeko txirrindulari kadeteentzat. Bolada onak jarraitzen du, haizea alde dutela dirudi edo mailara oso ondo egokitu direla esan dezakegu. Zarauztarrak, lasterketako bi lehenak izan ziren , laugarren aldiz lortzen dutelarik aurtengo denboraldian. Lezon, Aratz Olaizola izan zen garailea eta Jokin Aranburu bigarrena. Gainera, Joseba Uzkudunekin batera, taldekako sailkapena ere irabazi zuten.

          
         

miércoles, 3 de julio de 2013

lunes, 1 de julio de 2013

ARATZ GARAILE ETA JOKIN BIGARREN, TOLOSAN

2013KO EKAINAREN 30A 

KADETEAK ERREPIDEAN

           
             Denboraldia amaitzeko hilabete geratzen denean, Zarauztarra taldeko bi txirrindulari hauen sasoia bikaina dela argi ikusi da. Tolosako helmugako marra zeharkatzen, Aratz Olaizola izan zen lehena eta Jokin Aranburu bigarrena, gainera mendiko saria ere Aratzentzat izan zen.