lunes, 14 de abril de 2014

JOKIN ARANBURU HIRUGARREN ELGOIBARKO HELMUGAN

2014KO APIRILAREN 13A
JUNIORRAK ERREPIDEAN
                Igande arratsaldean, Elgoibarren izan zuten zita Zarauztarra taldeko txirrindulariak. Giro ederrarekin irten ziren 92 Km zituen ibilbidea egitera, Elgoibartik Mendarora joan etorria, Deba bailaran Arrasateraino igo eta ondoren Debaraino jaitsi eta azkenik, Mutrikutik Kalbario mendatea gainditu eta Elgoibarren bukatu.

               
                Parte hartzaileak, 96 izan ziren, gehienak gipuzkoarrak, eta hauez gain, Gaztela eta Leondik etorritako hamabi txirrindulariz osatutako talde bat (Ferretería La Fuente).  Aipatzekoak dira azken hauek ze beraien eragina nabarmena izan zen karreraren garapenean.
                Lasterketa abiatu eta berehala hasi zen eguneko ihesaldia osatzen eta hamar kilometro egin orduko hamar txirrindulariz osaturiko taldea zihoan aurretik, horien artean Jokin Aranburu zarauztarra, eta besteak beste, Gaztela eta Leongo hiru txirrindulari gogotsu lanean ihesaldia gauzatu zedin.

              
                Atzetik, tropela bi zatitan egin zen, ihesitakoen ondoren 30 bat ziklistez osatutako taldea, horien artean Aratz Olaizola zarauztarra eta azkenik tropel nagusia, Joseba Uzkudun aiarra bertan zelarik.
                Ihesaldiak 50 segundoko aldea zuen Mutrikura iristean. Kalbario mendatean gora, Gaztela eta Leongo bi (Marcos Gonzalez eta Jorge Bueno) eta Jokin Aranburu aurrerantz joan ziren eta gaineko marran, Marcos Gonzalez izan zen lehena 10 segundoko aldearekin, Jokin bigarren pasa zelarik.

              
                Kalbario gainetik Elgoibarreraino, Jokinentzat ez zen batere erraza izan beste bi arerioekin lehiatzea, bat aurretik abantailarekin eta bestea bere gurpilean noiz nekatuko zen zain.  Azkenean, hirugarren helmugan, eta gustura egindako karrerarekin.

              
               Aratz Olaizolak, segidan zetorren taldeko esprinta irabazi zuen eta Joseba Uzkudun atzerago etorri zen baina ondo bukatu zuen ibilbidea. Kepa Iribar oraindik lesionaturik dago, baina hobera egin du eta ea lehenbailehen osatzen den eta berriz errepidean ikusten dugun.  


SAILKAPENA
1.Marcos Gonzalez (Ferretería La Fuente)       2:13:36
2.Jorge Bueno (Ferretería La Fuente)                16 seg
3.Jokin Aranburu (Zarauztarra)                         55 seg
12.Aratz Olaizola (Zarauztarra)                2 min 7 seg

48.Joseba Uzkudun (Zarauztarra)          5 min 54 seg




martes, 8 de abril de 2014

JOKIN ARANBURU ETA ARATZ OLAIZOLA VALLADOLIDEN EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN

2014KO APIRILAREN 6A
JUNIORRAK ERREPIDEAN

             
                Zarauztarra Txirrindulari taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola Valladoliden izan ziren asteburuan, Memorial Ángel Lozano( III Trofeo Federación Valladolid) errepideko proba lehiatzen. Lehenengo aldia zen, Euskadiko errepideko hautatzaileak deitzen zituela. Orain artekoan pistako selekzioarekin ibiliak ziren eta esperientzi berri hau, oso interesgarria izan da txirrindulari gazte hauentzat.
                Espainiako hamabi autonomi elkarteetako selekzioak izan ziren bertan eta beste hainbat txirrindulari talde. Guztira 162 ziklista Valladolideko irteeran, 115Kmko ibilbidea aurrean zutelarik, tartean 3. mailako bost mendate, motzak baina tenteak.

               
                Jokinek eta Aratzek, ez zuten hainbeste kilometroko karrerarik inoiz egin, hala ere, ondo moldatu ziren tropelaren barnean joaten eta amaieran indarrak izan zituzten helmugako esprinta lehiatzeko. Ihesitako bost ziklista iritsi ziren lehen, Gaztela eta Leongo Pablo Benito buru zela eta ondoren, Jokin zazpigarren eta Aratz bederatzigarren helmugaratu ziren.

               
                Biak ala biak oso gustura geratu ziren egindako karrerarekin, zein ibilbide gogorra zen ikusita eta han ziren maila handiko txirrindulariekin lehiatu ondoren.

                Beste aldetik, Gipuzkoako asteburuko karrera, Deban izan zen. Zarauztarra Txirrindulari taldeko bat bakarrik izan zen bertan, Joseba Uzkudun, Kepa Iribarrek lesionaturik jarraitzen bai  du. 86Kmko ibilbidea izan zuten ia ehun ziklistak, Itziarko gaina bi aldeetatik gainditu behar izan zuten eta ondoren Mutrikuko Kalbario mendatea igaro, azkenik Deban amaitzeko. Ibilbide oso menditsua zela bistakoa da eta gainera ziztu bizian ibili ziren. Josebak lortu zuen proba amaitzea eta ez da gutxi. Irabazlea, Bazpi taldeko Xuban Errazkin izan zen.





 

lunes, 7 de abril de 2014

Infatilek ere bikain daramate denboraldia. Ikusi besterik ez orain arte lortutako emaitzak:
Hondarribi:
             1.Adrian Sorreluz            Zarauztarra
             2.Aitor Arostegui             Allerru
             3.Haritz Erasun              Zarauztarra
10.Unai Uzkudun             Zarauztarra
13.Iñigo Eizagire              Zarauztarra
21.Mikel Uriarte              Zarauztarra
22.Iago Aizpurua              Zarauztarra
28.Unai Muro                   Zarauztarra

Hernani:
1.Haritz Erasun              Zarauztarra
2.Xabier Elosegui             Buruntzazpi
3.Gaizka Gurrutxaga        Viveros San Anton
9.Mikel Uriarte               Zarauztarra
14.Unai Uzkudun            Zarauztarra
16.Iñigo Eizagirre           Zarauztarra
23.Iago Aizpurua            Zarauztarra
29.Unai Muro                  Zarauztarra

Usurbil:
1.Haritz Erasun               Zarauztarra
            2.Adrian Sorreluz            Zarauztarra
            3.Beñat Felipe                   Allerru
11.Iñigo Eizagirre            Zarauztarra
14.Unai Uzkudun             Zarauztarra

Zarautz:
1.Haritz Erasun              Zarauztarra
2.Xabier Elosegui             Buruntzazpi
3.Beñat Felipe                 Allerru
11.Iñigo Eizagirre           Zarauztarra
16.Mikel Uriarte             Zarauztarra
19.Unai Uzkudun            Zarauztarra
26.Iago Aizpurua            Zarauztarra

Aizarnazabal:
1.Gaizka Gurrutxaga       Viveros San Anton
2.Hariz Erasun              Zarauztarra
3.Beñat Felipe                Allerru
7.Iñigo Eizagirre            Zarauztarra
15.Unai Uzkudun           Zarauztarra

Donostia:
1.Haritz Erasun            Zarauztarra
2.Raul Bautista              Irunes Optica Bidasoa
3.Gaizka Gurrutxaga     Viveros San Anton
4.Iñigo Eizagirre           Zarauztarra
15.Unai Uzkudun          Zarauztarra


 Hurrengo saioa Irunen dute datorren larunbatean, hilak 12. Ea horrelaxe jarraitzen duten.

jueves, 3 de abril de 2014

Larunbatean Kadeteen lasterketa Zarautzen


Larunbatean, apirilak 5,  kadeteen XXIV Zarauztarra Saria antolatu dugu herrian.

Giro polita izango da bertan eta guztiei animatzen zaituztegu bertara hurbiltzera.

Mila esker hau posible egiten duten babesle eta laguntzaile guztiei.



Ibilbidea eta ordutegia honako hauek dira (sakatu gainean handitzeko):