lunes, 28 de enero de 2013

ZARAUZTARRA, KLUBEN GIPUZKOAKO PISTA TXAPELDUNA


PISTA

            Igandean, Donostiako belodromoan, 2013 kluben Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten. Kadete mailan, Zarauztarra taldeak lau txirrindulari aurkeztu zituen: Aratz Olaizola, Jokin Aranburu, Joseba Uzkudun eta Xuban Aizpurua.

          
            Denboraldi honetan, bai entrenatzen eta bai lehiatzen, lehenengo hirurak ibili dira, baina kasu honetan laugarren bat behar genuenez taldekako jazarpen proba lehiatzeko, gure BTTko Xuban Aizpurua txirrindularia animatu genuen pista probatzera.
Kontuan harturik beretzako dena berria dela, bizikleta eta abar, oso ondo moldatu da belodromora. Taldeari garaipena lortzen lagundu zion eta txirrindularitzaren beste modalitate bat ezagutzeko aukera izan du.
            Zazpi proba lehiatu zituzten txirrindulariak. Taldekako bi proba; abiadura eta jazarpena, eta banakako bost proba; keirin, puntuaketa, daniarra, scrach eta kanporaketa.

martes, 15 de enero de 2013

ARATZ GIPUZKOAKO PISTAKO TXAPELDUNA


2013KO URTARRILAREN 13A

PISTA

Asteburu honetan, larunbata eta igandean, Gipuzkoako pista txapelketa jokatu dute Donostiako belodromoan. Kadete mailako gure hiru txirrindulariak hartu zuten parte bertan, emaitza ezin hobea lorturik. Aratz Olaizola izan zen txapeldun, Jokin Aranburu hirugarren eta Joseba Uzkudunek lehiaketa txukuna egin zuen.
            Astebete bat igaro da Neguko Sarian antzeko emaitzak lortu zituztenetik. Edozeinek esango luke gauza berbera kontatzen ari garela, baina ez. Egia esan, mutil hauekin ohitzen ari gara lehiaketak garaipenarekin bateratzen eta badirudi erraza dela baina benetan ikaragarrizko meritua dute.
            Larunbatean bakarkako jazarpen proba (2km) jokatu zuten. Aratz izan zen lehena eta Jokin bigarrena. Biak izan ziren pistan batera, biak bi minutu eta erdi inguruko denbora ezin hobean amaituz proba, iaz baino bost edo sei segundo azkarrago geldituaz kronoa.Josebak bere aldetik denbora apalagoa lortu zuen, denen artean erdi mailan sailkatuz.

            Igandean bi proba izan zituzten, keirin eta puntuaketa. Lehenengoan, motoaren atzetik hilaran jarri, bost bira eman pistari eta ondorengo bi itzulietan esprintean erabakitzen da. Tentsio eta urduritasun handiko proba izaten da eta posizio edo lekua bilatu nahian beste talde bateko txirrindulariak gure mutilei enbarazu egin zien, esprintaren emaitzean eraginez. Epaileek txirrindulari hau zigortu eta sailkapeneko azken postura bidali zuten. Azkenean Aratzek bigarren eta Jokinek hirugarren bukatu zuten.

           
             Puntuaketa izan zen azken proba, eta oso interesgarria gainera. Txirrindulariak jadanik nekatuta zeuden baina ez ziren atakeak falta izan. Aratzek lortu zuen esprint gehienetan gailentzea eta ondoren Jokin izan zen nabarmenena, bigarren postua bereganatuz. Josebak ere bere ahaleginak egin zituen baina sari handirik jaso gabe amaitu zuen.
            Hurrengo lehiaketa Gipuzkoako Kluben artekoa izango da hilaren 27an. 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA  SAILKAPENAK


BAKARKAKO JAZARPENA 2KM

 1. Aratz Olaizola  Zarauztarra                          2’30”49
 2. Jokin Aranburu  Zarauztarra                       2’32”38
 3. Endika Mendizabal  Allerru                             2’37”30
14.Joseba Uzkudun  Zarauztarra                      2’54”87

KEIRIN

 1. Endika Mendizabal  Allerru
 2. Aratz Olaizola  Zarauztarra
 3. Jokin Aranburu  Zarauztarra

PUNTUAKETA

  1. Aratz Olaizola  Zarauztarra                        
 2. Jokin Aranburu  Zarauztarra                      
 3. Endika Mendizabal  Allerru                      
11.Joseba Uzkudun  Zarauztarra

SAILKAPEN OROKORRA

1. Aratz Olaizola         Zarauztarra 22 puntu
2. Endika Mendizabal   Allerru           18 puntu
3. Jokin Aranburu      Zarauztarra 17 puntu
9. Joseba Uzkudun     Zarauztarra  2 puntu





Aagazkiak eta testua: Xabi Aranburu

lunes, 7 de enero de 2013

ARATZ PISTAKO NEGUKO SARIAREN GARAILE

2013KO URTARRILAREN 6A


PISTA

            Igandez igande, hainbat proba lehiatuz, bederatzi jardunaldiren ondoren, Aratz izan da Gipuzkoako pistako sariaren garailea. Eraman duen ibilbidea ikusirik garbi erakutsi du bere nagusitasuna. Halaber, bigarren postua garbia izan da Jokinentzat.Bi zarauztar hauek egindakoa ikusgarria izan da eguna joan eta eguna etorri. Lortu duten emaitza beraien lanaren erakusgarri da.



Goizean goizetik tentsio puntu bat nabarmentzen zen pistan, behar bada Zarauztarrako buzo berria estreinatzeko ordua iritsi zelako edo errege eguna zelako edo nork daki...Kontua da eguna ez zela zeharo gozoa hasi. Gazi puntua lehenengo sailkatze proban etorri zen, daniar proban, Aratz esprinta bideratzen hasi zenean atzeko kurpilak irrist egin, kala irten eta lurrera erori zen. Kolpe latza hartu zuen baina onik atera zen.
            Gauzak honela Aratz finaletik at geratu zen baina Jokin eta Joseba izan ziren bertan. Jokinek lehenengo esprinta irabaziz lortu zuen daniar proban garailentzea. Bestalde, Josebak hamaikagarren bukatu zuen.
            Puntuaketan ere oso fin ibili zen Jokin, tropelari bira ateraz eta esprint pare bat irabaziz. Jokinen kontuetan lehenengo postua berea zen baina epaileen iritziz bigarrena izan zen.Aratzek parte hartu zuen baina kolpearen ondorioz ez zegoen bere onenean, hala ere bostgarren amaitu zuen. Josebak aldiz zulatua izan zuen kurpilean eta ondorioz ezin izan zuen duen guztia eman


Datorren asteburuan, bi egunez, Gipuzkoako Pista Txapelketa ospatuko da Donostiako belodromoan. Jazarpen proba larunbatean, eta keirin eta puntuaketa igandean. Ea zorte ona duten gure txirrindulariek!
           
            9. jardunaldiko emaitzak

DANIARRA

    1.  Jokin Aranburu  Zarauztarra
    2.  Euken Gallego  Allerru
    3.  Endika Mendizabal  Allerru  
   11.  Joseba Uzkudun  Zarauztarra

PUNTUAKETA

1.  Mikel Sarasola  Grosgreencenter
2.  Jokin Aranburu  Zarauztarra
3.  Aitor Irazu  Limousin
5.  Aratz Olaizola  Zarauztarra
   13.  Joseba Uzkudun  Zarauztarra


SAILKAPEN  OROKORRA

    1. Aratz Olaizola  Zarauztarra           325 puntu
    2. Jokin Aranburu  Zarauztarra        310 puntu
    3. Endika Mendizabal  Allerru               215 puntu
    30. Joseba Uzkudun  Zarauztarra       52 puntu                   

Testua eta argazkiak: Xabi Aranburu

domingo, 6 de enero de 2013

ZIKLO-KROS 2013KO URTARRILAK 5

Oraingo honetan behe lainoz inguraturik eta zeropetik gradu bat edo beste genuela, baina animoz beterik iritsi gara Duranara. Gaur gainera talde handiagoa genuen, animatzaile gehiago eta ustekabean, baita partaide gehiago ere. Izan ere, juniorretako eta ziklo-kroseko entrenatzaile den Jesus Arana animatu zaigu parte hartzera Master 50 taldean.

Zirkuitoa nahiko laua zen, malda txiki baten ezarritako gora-behera pare bat eta jeitsiera txiki baina amiltsu bat ezik. Gaur, aspaldiko partez lokatz gutxi zegoen, haseran zerbait goizeko ihintzari esker, baino gero lainoa jaso eta eguzkia epeltzen hasi den neurrian lehortzen joan da. Ibilbide errazaren itxura zuen beraz. Hala ere behin ibilbidean sartuz gero, zorua zulo eta koskaz betea omen zegoen eta denbora guztian saltoka sentitzen omen zinen bizikleta gainean.

Jesus izan da gureen artean lehena parte hartzen. Hasi aurretik, beroketan izoztuak zituen eskuak. Hala ere, gogotsu hasi da, aspalditik baitzuen irrika hori, baina bizikleta ez zuen azken modeloko berria, ez horixe, eta arazo tekniko gehitxo izan du, erorketaren bat edo beste ere, azkenean amaitzerik izan ez duelarik. Hala ere, gustora jardun da, esperientzi polita iruditu zaio eta espero dugu hurrengo batean ere saiatuko dela berriro. Animo ba, Jexux!


Ondoren juniorren txanda izan da, gaur zarauztarrako buzo berria estreinatuz. Asier indartsu hasi da, lehen postuan joanez baina laister hasi gara aurpegi txarrarekin ikusten eta itzuli pare bat eman ondoren laga egin behar izan du bularreko mina zuela eta. Aspaldin ez zuen asma arazorik izan eta gaur tokatu zaio hain zuzen ere. Pena izan da gaur gutxi ziren eta emaitza onarekin bukatzea izango zuen eta.



Gaurkoan beraz, Kepa izan dugu amaitu duen bakarra. Hau gustora ibili da eta laisterketa polita egin du. Bestetan baina postu hobea lortu du, baina esan bezala, ohiko  txirrindulari kopurua  baino txikiagoa izan da, eta 17 besterik ez dira izan amaitu dutenak. Hala ere pozik itzuli da etxera puntu bat eta zozketako gazta lote bat eskuratuta.

Sailkapena:
1 Oskar Malatsetxebarria Umpro 00:43:50
2 Ander Montero Mendiz Mendi - Petronor 00:45:09 1:19 min.
3 Lander Lopez Vicinay Cadenas-Enkart. 00:45:37 1:47 min.
11 Kepa Iribar Zarauztarra 00:50:52 7:02 min.

Aste honetan gainera teknifikazio jardunaldi bat ere izan dute Txurrukan. Hondarretan trebatu nahiean jardun dira talde ez berdinetako txirrindulariak bi teknikariekin eta honelakoak antolatzea eta bertan parte hartzea interesgarria iruditu zaie txirrindulariei.

Datorren astean, Navian dute hitzordua, han jokatzen baita Espainiako Txapelketa. Kepak ez du joateko asmorik eta beraz, gure taldetik , Asier bakarrik izango da lehiatzen. Animo ba, ea aukera hobea duen! 

jueves, 3 de enero de 2013

BTT 2012


Kaixo Zarauztarrak:

Zarauztarra klubeko Xuban Aizpurua naiz, ni mendi bizikleta zalea naiz, eta 2012an parte hartu dut BTT lasterketetan probatzeko (Open Euskadi, Copa Caja Rural eta Open Diario de Navarra), emaitza, ezin hobea izan da, giroa aparta delako, kategori guztiak batera parte hartzen dugulako zirkuitu berdinean eta bai lasterketa aurretik, baita ondoren ere giroa ezin hobea delako, beste kategorietako txirrindulariekin harremanak oso bertakoak baitira.

Zirkuituak, 6-8Km ingurukoak izaten dira, eta kategoriaren arabera hainbat buelta egiten dira, ni kadetea naizenez 2-3 buelta egin behar ditut. Zirkuitu batzuk gogorragoak dira, eta beste batzuk teknikoagoak, baina denek dute bietatik zati handi bat.


2013ko tenporada aurrera doan bezala, berri gehiago kontatuko ditut, eta norbaitek probatzeko intentzioa badu, animatu etortzera, ongi pasako duzu.

2012ko sailkapenak honako hauek izan dira:

OPEN EUSKADI:
1.- 553 DIAZ,Iosu CAD-2 CERAMICAS EGURZA 463 - 060 060 060 054 060 060 060 049
2.- 565 ERDOZAIN,Martin CAD-1 LASA SAGARDOY CONOR 375 - 054 054 054 060 054 037 054 008
3.- 579 ASTARRIAGA,Iñigo CAD-1 CERAMICAS EGURZA 366 - 033 045 045 041 045 054 049 054
12.- 577 AIZPURUA,Xuban CAD-1 GALDIANO ERAIKUNTZAK 148 - 010 020 022 000 026 016 024 030

OPEN DIARIO DE NAVARRA:
101 JAVIER SEIN RUEDA LIBRE CLUB 19 20 20 20 19 20 19 19 137
102 IOSU DIAZ CERAMICAS EGURZA 20 19 17 19 20 17 20 20 135
103 ENEKO HERRERA RUEDA LIBRE CLUB 18 15 18 15 17 19 17 14 119
110 XUBAN AIZPURUA GALDIANO ERAIKUNTZAK 15 13 12 10 6 7 10 73

COPA CAJA RURAL:
1.-  601  DIAZ,Iosu              CAD-2  CERAMICAS EGURZA           429 - 060 060 026 049 060 054 060 060
2.-  615  GRASA,Adrian           CAD-1  LASA SAGARDOY CONOR        336 - 049 037 045 037 045 041 037 045
 3.-  619  SEIN,Javier            CAD-1  RUEDA LIBRE CLUB CICLISTA  330 - 028 045 030 033 054 037 054 049
13.-  625  AIZPURUA,Xuban         CAD-1  GALDIANO ERAIKUNTZAK       110 - 000 010 014 014 018 000 026 028

Gainera, alebinetan, beste zarauztar batek ere parte hartu du Open Diario de Navarran, nire anaia Iago Aizpurua da eta sailkapen generalean hirugarren postuan gelditu da, eta datorren urtean (2013) klubean edukiko dugu.

Urteberri on eta gero arte!

miércoles, 2 de enero de 2013

2012KO ABENDUAREN 30-31A


ZIKLO-KROS
 
             Ormaiztegin elkartu ziren urteko azken jardunaldian ziklo-krosekoak, Euskadiko Txapelketa bertan lehiatzeko asmotan. Goiza hotzetik hasi bazen ere epeltzen joan zen gero, eta tenperatura, atsegina zen azkenerako. Euriak ordea ez zuen atsedenik hartu eta tarteka bota zuen euri finak eta ibilbidearen pare bat une arriskutsuek erorketa mordoxka eragin zuten,  elite mailako Egoitz Murgoitio bera ere, beroketan ari zela erori zelarik, muturrean golpe ederra hartuaz. Ibilbideak nahiko asfalto eta porlan zuen lokaztuta gelditu zirenak, eta aldapa latz baten ondoren, bidea zeharo estutzen zen zubi batera sartzerakoan.

                Gure txirrindularien artean, Asier oso ondo ibili zen eta 7. sailkatu zen. Kepa berriz, nahiz eta aurrekoetako antzeko emaitzarekin amaitu, erori ere egin zen behin baino gehiagotan eta ez zen gustura sentitu karreran zehar.



                Sailkapena:

 1   Eneko Corrales   Mendiz Mendi-Petronor  00:44:56
 2  Alex Aranburu     Caja Rural                     00:46:22    1:25 min.
 3  Gotzon Martin     Farla-Citroen                 00:46:34    1:26 min.
 7  Asier Arana       Galdiano Eraikuntzak    00:48:41   3:45 min.
22 Kepa Iribar        Galdiano Eraikuntzak    00:57:10   itzuli 1


SAN SILVESTRE

                  Bestalde, urteari amaiera jai giroan emateko, eta herriko ekitalditan parte hartzeko asmoz, beste talde ugarien antzera, zarauztarra taldeko hainbat txirrindulari eta entrenatzaileek herriko San Silvestre lasterketan parte hartu zuten. Hemen dituzue abiatu aurretik guztiak prest taldeko jantziak soinean dituztela.


               
           Gainera, alebin eta infantil taldeen entrenatzaile den Ibai Beraciertok, laisterketa lehiatzeko asmoarekin irten eta bigarren postua eskuratu zuen. Zorionak berari zarauztarrako guztion partetik!