jueves, 10 de enero de 2008

Oier Iraolagoitia Euskadiko selekzioan, Espainiako Txapelketa jokatzeko

Joan zen asteburuan, Errege bezpera (08-01-05) eta Errege egunez (08-01-06), ziklo-kroseko probak izan ziren Ramalesen (Kantabria) eta Muxikan (Bizkaia), biak ere Espainiako Koparako puntuagarriak.
Oierrek, aste osoko entrenamendu gogorren ondoren, hamargarren egin zuen Ramalesen eta zortzigarren Muxikan. Nekatuta zegoen eta ez dira aurtengo posturik onenak, baina Euskadiko selekziorako hautatu zuten bere denboraldi erregularra ikusita. Meritu handiko lorpena, dudarik gabe.
Orain, datorren asteburuan, Villarcayon (Burgos) jokatuko diren Espainiako Txapelketetan han izango da gure ordezkaria eta zorterik onena opa diogu.
Igor Aranguren ere gogor dabil jubenilen mailan, eta Muxikako proban 37. postua lortu zuen. Ez da makala bi mutilon afizioa, baina etxekoen ahalegina ere txapela kentzeko modukoa. Aupa mutilak, eredugarriak zarete beste guztientzat!!

No hay comentarios: