lunes, 31 de marzo de 2008

Oier Iraolagoitia irabazle Azpeitiko lasterketan eta taldeka ere zarauztarrak garaile



Joan zen igandean Azpeitian jokatu zen txirrindulari kadeteentzako XXVIII. Saria Oier Iraolagoitiak irabazi zuen, Jon Eizagirre zazpigarren sailkatu zen eta Daniel Zufiria hamargarren. Taldekako sailkapena ere zarauztarrek irabazi zuten eta Galdiano Eraikuntzak taldeak etxera ekarri zituen sari guztiak. Gure mutilek oso burutsu jardun zuten lasterketa guztian ihesaldiak kontrolatzen eta sortzen. Lasterketaren hasierako partean Txetxa sartu zen ihesaldietan, ondoren Beñat eta Oier ibili ziren behin eta berriz sarrerak jo eta jo, eta horietako bati esker jarri zen Oier lasterketaren buruan. Hala bada, azkenean, bakar-bakarrik sartu zen Oier helmugan besoak jasota.
Txufo eta Txetxa pelotoiko esprinean sartu ziren, eta postua lortu zuten. Unai, Jexux eta Beñat ere pelotoian sartu ziren. Nikok zulatu bat izan zuen eta, gurpila aldatzen denbora asko galarazi ziotenez, ezin izan zuen lasterketa amaitu. Endika ere amaitu ezinda geratu zen.

XXVIII AZPEITIKO SARIA
Data : 08/03/30
Irten: 91
Amaitu: 63
Kilometroak: 54,0
Batez bestekoa: 37,72 Km/h.

SAILKAPENA
1 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:25:54
2 IRIZAR,SEBASTIAN CAD-2 AZPIRU 01:25:59
3 LAGO,Kevin CAD-1 SALISIEN 01:26:02
4 PEREZ,XABIER CAD-2 ANDOAINGO 01:26:04
5 DESAGHER,Brice CAD-2 AVIRON 01:26:04
6 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:26:06
7 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:26:06
8 CHETOUT,Loic CAD-2 AVIRON 01:26:06
9 INSAUSTI,JON ANDER CAD-2 LOINAZ 01:26:06
10 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 01:26:06
21 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:26:06
23 ETXEBESTE,UNAI CAD-2 GALDIANO 01:26:06
57 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:26:27


TALDEKA
1 GALDIANO CONSTR 04:18:06
2 AZPIRU INMOBILI 04:18:11
3 AVIRON BAYONNAIS 04:18:16
4 AMPO 04:18:18
5 CORRUGADOS 04:18:18
6 SICESAL 04:18:18
7 SUMOFIC 04:18:18
8 GRUPO SEIN 04:18:18

Jonek lasterketaren hasiera kontrolatu zuen eta zazpigarren amaitu zuen.










Txufo fin dabil denboraldi hasiera honetan eta jokatu diren hiru lasterketetan hamarren barruan sailkatu da.










Beñat gogor saiatu zen lasterketa erdialdetik atzera ihesaldiak sortzen, eta horietako bat izan zen gero ona, Oierrek irabazi ahal izateko.







Jexux eta Unai oso ongi moldatu ziren pelotoian eta ez zuten zailtasunik izan amaitzeko. Endikak ezin izan zuen lasterketa amaitu; eliminatu egin zuten.






Nikok atzeko gurpila zulatu zuen eta denbora asko kostata aldatu ziotenez, ezin izan zuen gero pelotoia harrapatu, eta eliminatu egin zuten.






Taldea Iraetako soziedadean Oierren garaipena ospatzen.






No hay comentarios: