domingo, 1 de junio de 2008

Iraetako II. Sarian Iraolagoitia bigarren eta Aristi zazpigarren sailkatu dira

Oier saiatu zen behin eta berriz ihes egiten, baina ez zioten utzi. Azkenean, esprintean sartu behar izan zuen. Ahalegin faltagatik ez zen geratu etxean irabazi gabe.








Nikok egundoko lasterketa egin zuen eta horregatik ari zaio Jexux zorionak ematen. Txufo ere, helmugara bidean saiatu zen alde egiten, baina ezin izan zuen eta hamalaugarren sailkatu zen.





IRAETAKO II SARIA
Data: 31/05/08 Clase :
Irten: 85
Iritsi: 40
Kilometroak: 60,0
Batez bestekoa: 40,46 km/h.

Joan zen larunbatean, maiatzaren 31n, Iraetan jokatu zen txirrindulari lasterketan euria goian-behean izan zuten txirrindulariek eta oso lasterketa gogorra ikusi genuen. Andoaindarrak izan ziren nagusi, aurrena eta bigarren sartu baitziren helmugan. Xabier Perezek eta Mikel Iturriak Joan Ander Insausti izan zuten lagun podiumean. Galdiano taldeko Oier Iraolagoitia laugarrena sartu zen helmugan, eta Nikolas Aristi zazpigarrena izan zen. Etxekoek oso lasterketa ona egin zuten denak ere tropel buruan ibili baitziren lasterketa osoan zehar. Ihesaldiak egiten ere ahalegindu ziren, baina oso bizi joan zen lasterketa (40, 46 km/h) eta ezinezkoa zen mugitzea.

SAILKAPENA
1 PEREZ,XABIER CAD-2 ANDOAINGO 01:28:58
2 ITURRIA,MIKEL CAD-2 ANDOAINGO 01:28:58
3 INSAUSTI,JON ANDER CAD-2 AMPO 01:29:01
4 IRAOLAGOITIA,OIER CAD-2 GALDIANO 01:29:01
5 URDANGARIN,IORITZ CAD-2 AMPO 01:29:01
6 GIL,ODEI CAD-2 SICESAL 01:29:01
7 ARISTI,NIKOLAS CAD-2 GALDIANO 01:29:01
8 LAGO,Kevin CAD-1 VC SALISIEN 01:29:01
9 JAUREGI,IGOR CAD-2 AMPO 01:29:01
10 PEÑAGARIKANO,XABIER CAD-1 AZPIRU 01:29:01
14 ZUFIRIA,DANIEL CAD-2 GALDIANO 01:29:01
17 EIZAGIRRE,JON CAD-2 GALDIANO 01:29:01
20 GARCIA,JESUS CAD-2 GALDIANO 01:29:01
27 ARANGUREN,BEÑAT CAD-2 GALDIANO 01:31:32


TALDEKA
1 AMPO 04:27:03
2 GALDIANO CONSTR 04:27:03
3 AZPIRU INMOBILI 04:27:03
4 SICESAL 04:30:54

No hay comentarios: