domingo, 15 de marzo de 2009

Igor Aranguren bigarren Eibarren

Igor Aranguren bigarren, irabazleen podiumean.








Igor, mendiko irabazlearen sariarekin.










XXXI- UDABERRI MEMORIALA (Eibar)
Data : 15/03/09
Irten : 97
Amaitu: 56
Kilometroak: 80
Batez bestekoa: 38,43 Km/h.

Joan zen igandean txirrindulari jubenilek Eibarren jokatu zuten XXXI Udaberri Memorialean Igor Aranguren zarauztarra bigarren sailkatu zen eta mendiko saria irabazi zuen. 80 km zituen proban, Oier Iraolagoitia zazpigarren sartu zen helmugan, eta Zarauztarra Tx.K.E.ko gainerako kideak tropelean helmugaratu ziren. 97 txirrindulari irten baziren ere 56k soilik amaitu zuten. Galdiano taldeak, banakako sailkapen horiez gain hirugarren izatea lortu zuen taldeka.
Igor eguneko ihesaldi nagusian sartu zen. Hamar lagunek alde egin zuten tropeletik eta, horietatik, biren artekoa izan zen garaipenaren lehia. Oier Iraolagoitia ere tropeletik ihes eginda ibili zen lasterketa ia osoan eta, azkenean, tropelaren aurretik amaitzea lortu zuen.


SAILKAPENA
1 DABOZ, IBAI BRUESA 02:04:55
2 ARANGUREN, IGOR GALDIANO 02:04:59
3 ARIZMENDI, IMANOL LAN MOBEL 02:06:20
4 ENERITZ, HODEI AZETXE INMOBILI 02:06:32
5 APALATEGI, MARTIN AZPIRU-AZETXE 02:06:35
6 MORON, ANDER DIPROCA-SICESAL 02:07:20
7 IRAOLAGOITI,OIER GALDIANO 02:08:17
8 BENGOETXEA, IÑAKI ANDOAINGO 02:08:17
9 ELORZA,MIKEL LAN MOBEL 02:08:17
10 ARANZETA, XABIER SUMOFIC 02:08:17
13 EIZAGIRRE, JON GALDIANO 02:08:17
27 EIZAGIRRE, MIKEL GALDIANO 02:08:17
31 ARANGUREN, BEÑAT GALDIANO 02:08:17
49 SANCHEZ, DENIS GALDIANO 02:12:30


TALDEKA
1 AZETXE INMOBILI 06:21:24 0,0 €
2 BRUESA 06:21:29
3 GALDIANO 06:21:33
4 LAN MOBEL 06:22:54
5 ANDOAINGO TX. E 06:24:51
6 CAJA RURAL 06:24:51
7 SUMOFIC 06:26:27
8 LEIOA TXIRRINTX 06:30:40

MENDIA
1 ARANGUREN, IGOR GALDIANO 6 puntu
2 DABOZ, IBAI BRUESA 4 puntu
3 MORON, ANDER DIPROCA-SICESAL 1 puntu

No hay comentarios: