lunes, 13 de abril de 2009

Mikel Eizagirre eta Oier Iraolagoitia Pistako Euskadiko selekzioarekin


Euskadiko txirrindulari selekzioa Espainiako Pistako Txapelketetan izan zen apirilaren 9tik 11ra Galapagarko belodromoan, Madrilen. Zararauztarra Tx.K.E.ko Oier Iraolagoitia eta Mikel Eizagirre selekzio horretako partaide izan ziren Unai Intziarte, Antxon Sarasketa, Alexander Unzueta, Erik Ureta, Paul Usabel, Tania Calvo eta Dorleta Eskamendirekin batera.
Espainiako Txapelketok junior mailakoak dira eta teknikariak Aitor Alonso eta Anjel Balzola izan zituzten.

No hay comentarios: