lunes, 23 de noviembre de 2009

Oier Iraolagoitia irabazle Orion, Zornotzan, Galizian eta Asturiasen






ORIO-ZORNOTZA
Asteburuan Euskal Herrian jokatu diren ziklo-kroseko bi probak Zarauztarra Tx. Elkarteko Oier Iraolagoitia (Galdiano eraikuntzak) iraetarrak irabazi ditu. Iraolagoitia oso denboraldi ona egiten ari da eta jokatu dituen proba guztiak podiumean amaitu ditu: Medina (Burgos) 3.; Villarcayo (Burgos) 3.; Muskiz 2.; Karrantza 3.; Orio 1. eta Zornotza 1.
Joan zen larunbatean Orion jokatu ziren kadete eta jubenil mailetako ziklo-kros probak eta emaitzak honokoak izan ziren:

JUBENILAK
1. IRAOLAGOITIA, Oier Galdiano eraikuntzak 00:36:01
2. GOIKOETXEA, Pello Baltar eraikuntzak 1’37’’
3. GARMENDIA, Ion Caja Rural 2’15’’

Igandean ziklo-krosa Bizkaiko lurretara joan zen eta Zornotzan ere Oier Iraolagoitiak irabazi zuen jubenil mailan.
JUBENILAK
1. IRAOLAGOITIA, Oier Galdiano eraikuntzak 00:36:01
2. AZURMENDI, Ander Ibaigane Operl 45’’
3. GOIKOETXEA, Pello Baltar eraikuntzak 2’07’’

Iraolagoitiaz gain, Asier Arana eta Asier Astigarraga ere badabiltza ziklo-krosean; lehenengoa kadeteen mailan eta bigarrena Master 30ekoetan. Badirudi ziklo-krosa berriz ere indarra hartzen ari dela eta oso lehiaketa garrantzitsuak izango ditu Urola-Kostako bailaran, izan ere Gipuzkoako txapelketa eta Euskadikoa hemen jokatuko baitira. Gipuzkoako txapelketa Aizarnazabalen antolatuko dute eta Euskadiko txapelketa, berriz, Iraetan; biak ere hilabete baten barruan hemendik Gabonetara.

OIER IRAOLAGOITIA IRABAZLE GALIZIAN ETA ASTURIASEN
ZIKLO-KROSEAN

Joan den asteburuan jokatu diren Espainiako Kopako bi lehiaketak irabazi ditu Zarauztarrako txirrindulariak jubenil mailan.
Joan zen larunbatean Galizian eta igandean Asturiasen jokatu diren Espainiako Kopako bi lehiaketak irabazi ditu ziklo-krosean Zarauztarrako txirrindulariak jubenil mailan. Ratxa bikaina darama Iraolagoitiak eta laugarren garaipena du erreskadan.
Joan zen larunbatean Concello de Cambreko Sari Nagusia irabazi zuen Culleredon (Galizia), eta igandean Naviako proba Asturiasen.
Galizian azken bi itzuliak falta ziren arte ez zuen jo Iraolagoitiak, baina astindua eman zuenean bakarrik joan zen eta ez zue areriorik izan. Asturiasen, proba hasi eta laster alde egin zuen iraetarrak eta bakarrik egin zuen proba guztia.
Bi lasterketa hauetan lortutako puntuekin eta lehendik Burgosen lortutakoekin Espainiako Kopa irabazteko lehian sartzen da Oier, izan ere, hirugarren jarri baita liderrarengandik hiru puntura.

Cambreko Sailkapena:
1. IRAOLAGOITIA, OIER (GALDIANO ERAIKU) 00:38:38
2. RODRIGUEZ, PABLO (ACADEMIA POSTAL) 8’’.

3. LOPEZ, SAUL (PONTE VELLA) 22’’.

4. ALTUR, Marcos JORGE (CANET) 49 ‘’.

5. GONZALEZ, PAULO (EXPERT) 49’’.

Naviako Sailkapena:

1 IRAOLAGOITIA, Oier (GALDIANO ERAIKU) 36:55:660

2 ANDRES, Gonzalo (BOBIA) 22’’

3 GONZALEZ, Paulo (EXPERT) 25’’

4 HERNANDEZ, Oscar (PEDALIER) 56’’

5 TABOADA, Jose (RENAULT) 1:14’04’’

No hay comentarios: