martes, 9 de marzo de 2010

Zarauztarrako txirrindulariek podiuma Osintxun, Beasainen eta Hernanin




Jon Eizagirre juniorra irabazle Osintxun, Xabier Gorrotxategi kadetea bigarren Beasainen eta Izaro Iraolagoitia infantila hirugarren Hernanin.
Zarauztarra TxKEko txirrindulari guztiak hasi dira jada lasterketetan eta lehenengo sariak ere lortu dituzte, garaipen eta guzti.
Jubenilen Osintxuko lasterketa oso urduria izan zen eta Jon Eizagirre “Txetxa” zarauztarrak irabazi zuen esprint garbian. Ihesaldi ahalegin asko egon zen Soraluze Koop Sari Nagusian, eta tropelak ez zuen baimenik eman ahalik eta hamar gizonekoa gauzatu zen arte. Hamar horiei beste hiruzpalau elkartu zitzaizkien ondoren eta helmugaraino iritsi ziren. Tropelean Oier Iraolagoitia, Beñat Aranguren, Unai Etxebeste eta Joseba Martija kontrol lanetan jardun ziren eta horregatik lehengo baimenik ezarena. Tropela bere horretan helmugaratzea lortu zuten Galdianoko mutilek eta seigarrenak izan ziren taldeka. Endika Etxegoienek aberia izan zuen lehenengo, tropela harrapatzen ahalegin handia egin zuen eta, lortu zuen garaian zulatua izan zuen. Ezin izan zuen lasterketa amaitu. Probako 87 kilometroak 39,73 km/h-ko abiaduran egin zituzten.
sailkapena
1 EIZAGIRRE, JON GALDIANO
2 ALTUNA, ANDER CAJA RURAL
3 ISLA, JOEL ZUYANO
4 ALTUNA, JON BURUNTZAZPI
5 GIL, ODEI ILCAPO
26 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO
52 MARTIJA, JOSEBA GALDIANO
64 ETXEBESTE, UNAI GALDIANO
66 ARANGUREN, BEÑAT GALDIANO

Beasainen kadeteak estreinatu ziren XXVIII. Usurbe proban. Ibilbide gogorra, 60 km eta Lierniako gaina postre. 107 txirrindulariko tropelean Galdiano Eraikuntzak Zarauztarra taldeko Ander Eizagirre eta Xabier Gorrotxategi “beteranoak” izan genituen kategoria eta errepidea estreinatzen zituzten Asier Arana, Irati Eizagirre, Iker Ruiz eta Unai Zubiaurreren buru. Oxel Zubimendi lesionatuta dago eta autotik ikusi zuen lasterketa.
Ihesaldi ahaleginetan 40 km egin ondoren gauzatu zen ona izango zena. Lierniako igoera eta azken 7 km-ak helmugara. Bakarrik gelditu ziren Xabier Gorrotxategi zarauztarra eta etxean korritzen zuen Ampoko Iñaki Aldanondo. Azken metroetan, etxekoak helmuga ezagutzen zuelako eta banderin batekin izandako despistea tarteko, Aldanondok irabazi zuen lasterketa eta Gorrotxategi bigarren izan zen. Ander Eizagirre lasterketa buruan ibili zen, baina Liernian metro batzuk galdu zituen eta tropelean sartu zen. 36,28 km/h-ko batez besteko abiaduran ibili ziren 15-16 urteko neska-mutilok. Galdiano hirugarrena izan zen taldeka.
sailkapena
1 ALDANONDO, IÑAKI AMPO
2 GORROTXATEG, XABIER GALDIANO
3 OLABERRIA, PEIO AMPO
4 ARRATIBEL, AHETZE AMPO
5 ETXABE, JOKIN SUMOFIC
26 EIZAGIRRE, ANDER GALDIANO
50 ZUBIAURRE, UNAI GALDIANO
67 ARANA, ASIER GALDIANO

Alebinak eta infantilak Hernaniko zirkuituan lehiatu ziren, profesionalak nola, halaxe. Lehenengo lasterketa, urduritasuna, garrantzirik gabeko erorketaren bat eta abiatu da denboraldia. Alebinetan zarauztarrak dira Beñat Arana, Alex Garcia eta Jon Alegre. Eta infantiletan Arkaitz Aginagalde, Jokin Aranburu, Gari Balenziaga, Kepa Iribar, Izaro Iraolagoitia, Telmo Iriondo eta Juan Zabala. Alebinen zein infantilen laguntzailea Azysa Gipuzkoa da. Aipagarria Izaro Iraolagoitiak lortu zuen hirugarren postua.

No hay comentarios: