miércoles, 2 de enero de 2013

2012KO ABENDUAREN 30-31A


ZIKLO-KROS
 
             Ormaiztegin elkartu ziren urteko azken jardunaldian ziklo-krosekoak, Euskadiko Txapelketa bertan lehiatzeko asmotan. Goiza hotzetik hasi bazen ere epeltzen joan zen gero, eta tenperatura, atsegina zen azkenerako. Euriak ordea ez zuen atsedenik hartu eta tarteka bota zuen euri finak eta ibilbidearen pare bat une arriskutsuek erorketa mordoxka eragin zuten,  elite mailako Egoitz Murgoitio bera ere, beroketan ari zela erori zelarik, muturrean golpe ederra hartuaz. Ibilbideak nahiko asfalto eta porlan zuen lokaztuta gelditu zirenak, eta aldapa latz baten ondoren, bidea zeharo estutzen zen zubi batera sartzerakoan.

                Gure txirrindularien artean, Asier oso ondo ibili zen eta 7. sailkatu zen. Kepa berriz, nahiz eta aurrekoetako antzeko emaitzarekin amaitu, erori ere egin zen behin baino gehiagotan eta ez zen gustura sentitu karreran zehar.



                Sailkapena:

 1   Eneko Corrales   Mendiz Mendi-Petronor  00:44:56
 2  Alex Aranburu     Caja Rural                     00:46:22    1:25 min.
 3  Gotzon Martin     Farla-Citroen                 00:46:34    1:26 min.
 7  Asier Arana       Galdiano Eraikuntzak    00:48:41   3:45 min.
22 Kepa Iribar        Galdiano Eraikuntzak    00:57:10   itzuli 1


SAN SILVESTRE

                  Bestalde, urteari amaiera jai giroan emateko, eta herriko ekitalditan parte hartzeko asmoz, beste talde ugarien antzera, zarauztarra taldeko hainbat txirrindulari eta entrenatzaileek herriko San Silvestre lasterketan parte hartu zuten. Hemen dituzue abiatu aurretik guztiak prest taldeko jantziak soinean dituztela.


               
           Gainera, alebin eta infantil taldeen entrenatzaile den Ibai Beraciertok, laisterketa lehiatzeko asmoarekin irten eta bigarren postua eskuratu zuen. Zorionak berari zarauztarrako guztion partetik!

No hay comentarios: