lunes, 24 de junio de 2013

MENDIKO SARIA JOKINENTZAT EUSKADIKO TXAPELKETAN

2013KO EKAINAREN 22A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Bigarren urteko kadeteen errepideko Euskadiko Txapelketa, larunbatean jokatu zuten Agurainen (Salvatierra). Zarauztarrako mutilak, tropelaren muturrean ibili ziren, helmugan Jokin Aranburu laugarren eta Aratz Olaizola seigarren izan zirelarik. Gainera, Jokinek mendiko saria eskuratu zuen. Joseba Uzkudunek proba amaitzea lortu zuen.

           
           
           Eguraldi bikaina Arabako lurraldean, hegoaldeko lau probintzitako 92 txirrindulari irteeran, Heredia, Zalduendo eta Agurainen arteko bi itzuli osatzeko prest. Denera 52 km eta lau mendate, horietako bi, mendiko sarirako puntuagarriak.
            Lehenengo txirrindulari ausarta, Carlos Ruiz (Erro y Eugui) izan zen, bakarrik ihes egin eta Gordoa mendateko lehen puntuak bereganatu zituen, ondorengoak Jokinentzat izan ziren. Aurreneko itzulia osatzerako harrapatua izan zen iheslaria.
            Aratz, behin baino gehiagotan ahalegindu zen ihesten, baina ez zen batere erraza aldea mantentzea, asko bait zegoen jokoan.


Bigarren itzulian, Herediako gaineko puntuak lortze arren, Jokinek tropelari aurrea hartuz eskuratu zituen, honela, mendiko saria garaituz.

            
           Jeitsieraren ondoren osatu zen eguneko ihesaldia. Oier Ibarguren (Atracciones Sanz) eta Urko Berrade (Erro y Eugui) izan ziren protagonistak, tropelarekiko 40 edo 50 segunduko aldea lortu zuten eta ezin izan zituzten harrapatu. Bien artean, Oier azpeitiarra izan zen garailea eta ondorioz Euskadiko Txapelduna.
            Bukaerako, txirrindulari gehiagok ere egin zuen salto tropeletik baina azken zuzengunera taldea batera iritsi zen. Esprintean, Eneko Aramendia izan zen lehena, ondoren Jokin Aranburu, David Oar-Arteta eta Aratz Olaizola. Joseba Uzkudunek ez zuen egun ona izan, ibilbide ia osoa tropelean joan zen eta proba amaitzea lortu zuen.

SAILKAPENA

1. Oier Ibarguren (Atracciones Sanz)   1:17:05
2. Urko Berrade (Erro y Eugui)                db
3. Eneko Aramendia (Quesos Albeniz)  12 seg
4. Jokin Aranburu (Zarauztarra)         db
6. Aratz Olaizola (Zarauztarra)            db
51. Joseba Uzkudun (Zarauztarra)      43 seg

MENDIKO SARIA

1. Jokin Aranburu (Zarauztarra)    7 puntu
2. Carlos Ruiz (Erro y Eugui)              6 puntu
3. Eneko Aramendia (Qusos Albeniz) 2 puntu
5. Aratz Olaizola (Zarauztarra)        1 puntu

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Erro y Eugui                              3:51:50
2. Vicinay Cadenas                          1 seg
3. Limousin Cartonajes                    1 seg
7. Zarauztarra                             32 seg


No hay comentarios: