miércoles, 12 de junio de 2013

VILLATUERTAN ORDEKARIK EZ

2013KO EKAINAREN  9A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Gaztetxoak torneoaren 3. jardunaldia jokatu zuten Bilatortan (Villatuerta), pasa den igandean. Zarauztarra taldetik, Jokin eta Aratz izan ziren bertan, Joseba aldiz, gaixoalditik errekuperatzeko etxean geratu zen.
            Irteeran, Euskal Herri guztitik etorritako 101 txirrindulari elkartu ziren, 52 km zituen ibilbidea gauzatzeko prest. Inguru honetan, hau da Lizarra aldean, dena da gora eta bera, lasterketa benetan gogorra bihurtzen delarik.
            Zortzi kilometro eta gero, Oteitza herrian, Jokinek zulatua izan zuen, kurpila aldatu eta berotu eder bat hartuz, beste hamar bat kilometro pasa ondoren lortu zuen tropelarekin bat egitea. Bestalde, Bilatortako pasaran, Aratz izan zen lehena, tarteko helmugen saria bereganatuz.
            Ihesaldi saiakerak asko izan ziren, ohikoa den bezala. Aratz bera, behin baino gehiagotan ahalegindu zen baina fruiturik lortu gabe.

          
         
   Eguneko ihesaldia Allotz bidean sortu zen. Lau txirrindulariz osatutako taldeak egin zuen aurrera: Iñigo Landaluze-Campos Elmet-, Jon Gil- Vicinay Cadenas-, David Oar Arteta-Gernikesa eta Unai Orbea-Atracciones Sanz-. Gogor ekin zioten Muruko aldapan gora eta tropelarekiko lortutako aldea nahikoa izan zen helmugara iristeko.
            Helmuga, Bilatortako elizako aldapan zegoen kokaturik. Ihesaldiko Iñigo Landaluze izan zen lehena marra zeharkatzen. Tropelari denbora emanaz, Eneko Aramendia-Quesos Albeniz- torneoko liderra sartu zen lehenengo eta Jokin Aranburu ondoren.

            
            Gaztetxoak torneoko jardunaldi bat gelditzen delarik jokatzeko, Jokin 2. postura igo da, Eneko Aramendia liderrarengandik hiru puntura. Uztailean lehiatuko dute azken proba hori, Arabako Bitorianon.



SAILKAPENA

1. Iñigo Landaluze -Campos Elmet-                1:25:33
2. Jon Gil -Vicinay Cadenas-                                db
3. David Oar Arteta -Gernikesa-                           db
6. Jokin Aranburu -Zarauztarra-                 17 seg
17. Aratz Olaizola -Zarauztarra-                       db

TARTEKO  HELMUGA

1. Aratz Olaizola -Zarauztarra-

MENDIKO  SARIA

1. Unai Orbea -Atracciones Sanz-

SAILKAPEN  OROKORRA

1. Eneko Aramendia -Quesos Albeniz-         48 puntu
2. Jokin Aranburu -Zarauztarra-              45 puntu
3. Jon Gil -Vicinay Cadenas-                         38 puntu

8. Aratz Olaizola -Zarauztarra-                 27 puntu


No hay comentarios: