viernes, 20 de diciembre de 2013

ZARAUZTARRA TALDEKO JUNIORRAK NAGUSI PISTAN

2013KO ABENDUAREN 15A

              
                  Denboraldi berria hasia da gure txirrindularientzat. Nahiz eta azken aldian kirol honen inguruko albisteak ez izan onak, Zarauztarra taldeko mutilak gogotsu eta ilusio handiarekin eman diote hasiera 2013-14 pistako denboraldiari. Urriaren erdi aldera hasi ziren entrenatzen eta azaroaren 23tik aurrera , lehiaketak martxan dira Anoetako belodromoan.

              
               
   Kadete mailan bi txirrindulari ditugu: Alex García eta Ander Zumeta. Bientzat da berria pistako mundua eta pixkanaka ari dira egokitzen modalitate honetara.

              
              Junior mailan lau mutilek osatzen dute taldea: Aratz Olaizola, Jokin Aranburu, Joseba Uzkudun eta Xuban Aizpurua. Hauek esperientzia dute eta ederki baino hobeto ezagutzen dute pistako ingurunea.

               
              Pasa den igandean, 2014 Kluben Gipuzkoako Txapelketaren lehen jardunaldia lehiatu zuen junior mailako laukoteak, emaitza ezin hobea lorturik.  Taldekako bi probatan ( jazarpena eta abiadura) irabazleak izan ziren eta banaka lehiatutako bost probatatik lautan gailendu zen zarauztar bat. Aratzek, keirin, puntuaketa eta kanporaketa irabazi zituen eta Jokinek jazarpena, scratchean bigarren izan zelarik. Txapelketa honetan, banaka lortutako puntuak, taldeari gehitzen zaizkio.


 Ondorioz, lehenengo jardunaldiaren ondoren Zarauztarra taldea zen nagusi 68 punturekin, bigarren Donostiako Fullgas.org taldea 46 punturekin eta hirugarren Asturiasko selekzioa 42 punturekin. Txapelketa honek bigarren jardunaldi bat izango du Urtarrilaren 26an, orduan erabakiko da zein talde izango den Gipuzkoako txapeldun.


                       Bestalde, Pistako Gipuzkoa Sariaren barne, 4 jardunaldi lehiatu dira eta aipatzekoa da Aratz Olaizola zarauztarra, sailkapen orokorreko lehen postuan dagoela eta nahiz eta junior mailan lehen urtekoa izan, sari hau irabazteko hautagai nagusietako bat da




 Sailkapenak: gtxe.org





No hay comentarios: