miércoles, 25 de junio de 2014

XXV. GIPUZKOAKO ITZULIAN, ARATZ OLAIZOLA 4.,LEHENENGO URTEKOEN ARTEAN LEHENA

2014KO EKAINAREN 23A
JUNIORRAK ERREPIDEAN

               
               Lau egunetan zehar, ostiraletik astelehenera, gazte mailako XXV. Gipuzkoako Itzulia lehiatu dute, Euskal Herri guztitik etorritako 139 txirrindularik. Guztira 24 talde eta hauen artean Zarauztarra taldea, lau txirrindulariz osaturik: Aratz Olaizola, Joseba Uzkudun, Xuban Aizpurua eta Jon Agirre (Zumaia).

              
             Ostiralean, Aian, 2,5Kmko erlojupekoarekin eman zitzaion hasiera itzuliari. Aratz Olaizolak, 3. denborarik onena lortu zuen, lehenengoarengandik  8 segundora amaitu zuen. Garailea, Cyril Barthe izan zen, Zarauzko karrerako irabazlea.

              
              Ondorengo hiru etapak, Olaberrian, Andoainen eta Seguran ospatu ziren, 75Km, 93Km eta 88Km hurrenez hurren,  guztiak ere mendatez beterik zein baino zein gogorragoa.

               
               Aiako prologoan lortutako postu ona ikusirik, bertan mantentzea izan zen Aratz Olaizolaren honen helburua. Ez zen batere erraza izango, maila handiko txirrindulariekin lehiatu behar izango zuelako, Cyril Barthe (Orthez), Mikel Alonso (Andoaingo), Dani Mayora (Ampo) eta Eneko Aramendia (Quesos Albeniz) besteak beste.

               
                Itzuli guztian, aurreko muturrean ibili zen Aratz, 3., 16., eta 6. postuak lortu zituelarik hiru etapa horietan. Sailkapen Orokorrean, Itzuliko irabazlea izango zen Dani Mayorak (Ampo) bakarrik gainditu zuen. Azkenean 4. amaitu zuelarik eta lehenengo urtekoen artean lehena.


               
                 Xuban Aizpuruak (BTTko txirrindularia) erlojupekoa bakarrik egin zuen eta Joseba Uzkudunek eta Jon Agirren Itzuli osoa bete zuten maila onean daudela agerian utziz.





No hay comentarios: