lunes, 2 de febrero de 2015

JOKIN ARANBURU GIPUZKOAKO PISTA TXAPELDUNA, GAZTE MAILAN

2015EKO OTSAILAREN 1A

              
                  Asteburu honetan, gure txirrindulariak  Gipuzkoako Pista Txapelketa lehiatu dute Donostiako belodromoan. Hiru proba jokatu ondoren,junior mailan, Jokin Aranburu izan da txapelduna eta Aratz Olaizolak hirugarren postua lortu du. Bere aldetik, Joseba Uzkudun 13. sailkatu da.
                Larunbatean hasi zen lehiaketa banakako jazarpenarekin (3 Km) eta denborarik hoberena  Jokin Aranburuk egin zuen, Aratz Olaizola bigarren izan zelarik segundo erdi batetara.
                Igandean lehenengo proba keirina izan zen, ohikoa den bezala, tentsioz eta urduritasunez gainezka lehiatzen den proba. Honetan, Laguntasuna taldeko Julen Mundin izan zen garailea, Aratzek bigarren eta Jokinek hirugarren amaitu zutelarik.
                Jokatzeko azkeneko proba gelditzen zelarik, puntuaketa, Jokin Aranburu zen sailkapen nagusiaren buru eta Aratz Olaizola eta Julen Mundin puntu batetara zituen. Baina puntuaketa proban, nahiz eta tentsio handia bizi izan, ez zen sailkapen nagusia aldatuko zuen ezer gertatu,eta ondorioz, Jokin Aranburuk bereganatu zuen txapela.

                Kadete mailan lehiaketa txukuna osatu ondoren, Ander Zumeta 11. izan zen, Adrián Sorreluz 15. eta Gaizka Gurrutxaga 17.  

No hay comentarios: