JOKIN ARANBURU ESPAINIAKO TXAPELDUN
KILOMETROKO PROBAN
ZARAUZTAR BIKOTEAK, ZILARRA LORTU ZUEN MADISONEAN
Pasa den astean, hiru egunetan, Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola Galapagargo
(Madril) belodromoan izan dira gazte mailako Espainiako Pista Txapelketak
lehiatzen. Jokatu dituzten proba guztietan domina irabazi dute eta gustura
itzuli dira denboraldiko pistako azken txapelketaren ondoren.
Banakako
probetan, bina domina lortu dituzte; Jokin Aranburuk urrea kilometroko proban eta
brontzea scratchean eta Aratz Olaizolak zilarra puntuaketan eta brontzea
jazarpenean.
Taldekako
abiaduran, bi zarauztarrak eta Julen Mundinek (Pasaia) osatu dute hirukotea. Sailkapenean
bi milarengatik finaletik at geratu dira. Aurreko hiru urteetan txapeldunak
izan ziren modalitate honetan. Aurten arerio gogorrak aurkitu dituzte eta
hirugarren postuarekin, hau da brontzearekin, konformatu behar izan dute.
Madisonean , bi zarauztarrak osatu dute Euskadiko bikotea. Proba luze eta ikusgarri honetan, txapeldunorde izatea erdietsi dute, zilarrezko domina bereganatuz
No hay comentarios:
Publicar un comentario