lunes, 17 de diciembre de 2007

Jon Eizagirre irabazle pistan


Igandean (2007-XII-16) pistako Moyua lehiaketan izan genituen gure Elkarteko Mikel Eizagirre, Endika Etxegoien, Denis Sanchez eta Jon Eizagirre. Ibai Berazierto ere han izan genuen, baina ez zen lehiatu joan zen igandean erori eta min hartuta zegoelako. Gure mutilen artean egun onena Jonek izan bazuen ere, aipagarria da Endikaren portaera pistan. Lehenengo urtea du hau Endikak eta finaletan sartzen ari da erabat. Mikel Eizagirrek ere oso postu ona lortu zuen puntuazioan (6.) eta ezagun du gogoa jartzen duenean gauza handiak egiteko gai dela. Denis ere aise moldatzen da pistan. Kontuan izan behar da bai Mikelentzat eta bai Denisentzat ere lehenengo urtea dela jubeniletan.
Jon Eizagirre irabazle izan genuen Danesa proban, 2. egin zuen Puntuazioan eta 3. Eliminazioan.

SAILKAPENAK

Danesa:
(kadeteak)
-1. Jon Eizagirre.
-12. Endika Etxegoien.

(jubenilak)
-11. Mikel Eizagirre.
-20. Denis Sanchez.

Puntuazioa:
(kadeteak)
-2. Jon Eizagirre.
-13. Endika Etxegoien.

(jubenilak)
-6. Mikel Eizagirre.
-20. Denis Sanchez.

Eliminazioa:
(kadeteak)
-3. Jon Eizagirre.
-12. Endika Etxegoien.

(jubenilak)
-26. Mikel Eizagirre.
-28. Denis Sanchez.

No hay comentarios: