jueves, 20 de diciembre de 2007

Oier laugarren Zeberion


BOSGARREN ALDIA DA DENBORALDI HONETAN OIER IRAOLAGOITIAK LAUGARREN POSTUA LORTZEN DUELA ZIKLO-KROSEAN.
Aurretik Osintxun, Orion, Asterrian eta Igorren sailkatu zen laugarren postuan kadeteen mailan lehiatzen den Oier Iraolagoitia. Asteasuko probaren ondoren Ermuan, Ormaiztegin eta Zeberion izan dira karrerak. Ermuan (07-XII-08) Igor Aranguren izan zen gure ordezkaria eta 29. sailkatu zen.
Ormaiztegiko proban (07-XII-09) Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren eta Juan Karlos Iraolagoitia "Iraeta" zazpigarren izan genuen masterretan, Oier Iraolagoitia bederatzigarren kadeteetan eta Igor Aranguren 19. jubeniletan. Bazirudien Oierrek Gipuzkoako txapela eskura zuela, baina egun txarra izan zuen.

Azkenik, Zeberioko proban (07-XII-16) Oier berriz ere laugarren izan genuen kadeteetan, Iraeta 19. masterretan eta Igor 25. jubeniletan.

No hay comentarios: