martes, 11 de marzo de 2008

Alebin eta Infantilak Hondarribin hasi genuen denboraldia

Ba dakit, Hondarribikoa Hernaniko baino lehen idatzi behar nuela baino ...




Hondarribin Martxoaren lehenengoan izan ginen.
Txirrindulari eta Guraso koadrila polita bildu ginen eta Hasera ezin hobea eman genion denboraldiari.


Alde batetik, bere bizikletako "karramarroa" hautsi eta gero, Jokin Aranburuk, Oxel-en bizikletarekin, hirugarren sailkatu zen. Ez dago gaizki lehenengo lasterketa izateko. Bejondaikela!!!.




Bestalde Infantiletan Xabier Gorrotxategi bigarren sailkatu zen, berriro ere ankekin eta buruarekin jokatu behar dela erakutsiz.



Amaitzeko, Irati Eizagirre-k, gure neska bakarrak, infantil kategorian lasterketa ezin hobea egin zuen. Bere kategorian bigarren sailkatu zen.


Askorentzat esperientzia berri bat; lasterketa amaitu ondoren, denak gustora.


Hori da saririk garrantzitsuena zuen guraso eta entrenatzaileentzat!!!.

No hay comentarios: