martes, 11 de marzo de 2008

Asteko Eguraldia

Asmatzeko asmoarekin, entrenamendu eta "pofesionaleri" zer gurpil prestatu laguntzeko, astero eguraldiaren predikzioa ezarriko dugu.
Ea asmatzen dugun:

Asteazkena: Lainotua, eta entrenamendu garaian tantaren bat egin dezake. Hotz beroa 16 -17 º inguru.

Osteguna: Lehorra, eguzkia ikusiko dugu. Arratsalde partean. Hotz beroa 17 - 18º. Entrenatzeko egun paregabea.

Ostirala: Eguraldi aparta. Ego haizea eta beroa 20º tik gora, litekena 24ºra iristea.

Larunbata: Aterkiak prestatu. Goibel eta euria egiteko aukera haundiak. Aizeak gogor joko du. Alebin eta Infantilak AZYSAko xira berriak estreinatzeko aukera aparta. Fresko egingo du: eguerdian 15º eta 10º inguru arratsaldez.

Igandea: Ipar mendebaldeko aizea, ez dirudi euririk egingo duenik; goizean goizo tantaren bat. Oztarteren bat ikusiko dugulakoan nago. Fresko 12º besterik ez eguerdi partean.

No hay comentarios: