miércoles, 16 de diciembre de 2009

Oier Iraolagoitia irabazle Puente Viesgon eta bigarren Asteasuko ziklo-krosean




Kantabriako proban Espainiako Kopako lider jarri zen

Joan zen astelehenean Puente Viesgon (Kantabria) jokatu zen ziklo-kros proba Oier Iraolagoitia (Galdiano Eraikuntzak) iraetarrak irabazi zuen junior mailan, eta zazpigarren garaipena lotu zuen erreskadan Zarauztarra Txirrindulari taldeko txirrindulariak. Kantabrian, gainera, jokoan zeukan Espainiako Kopa eskuratu edo ez, eta ez zuen huts egin Iraolagoitiak. Puente Viesgoko proba irabazita lider jarri da Espainiako Federazioak antolatzen duen lehiaketan, datorren astean Madrilen jokatuko den probaren faltan. Datorren asteko proba Alcobendasen jokatuko dute eta Iraolagoitia preselekzionatuta dago Espainiarekin Txekiara joateko. Aukera handiak ditu estatuko selekzioan sartzeko.
Puente Viesgoko sailkapena:

JUNIORRAK
1. IRAOLAGOITIA, Oier GALDIANO ERAIKUNT 0:40:51

2. GONZALEZ, Paulo CC PONTEAREAS 0:40:56

3. RODRIGUEZ, Pablo ACADEMIA POSTAL 0:41:00

4. HERNANDEZ, Oscar CCN VALENCIA TERR 0:41:56

5. LLORENS, Jaime CERAMICAS ONDA 0:42:22

Asteartean Asteasuko nazioarteko proba jokatu zen eta Iraolagoitia Euskadiko selekzioarekin lehiatu zen. Proba Jon Ander Insausti selekziokideak irabazi zuen Oierrek eta biak egin zuten erakustaldiaren ondoren. Ez zuten aurkaririk izan eta oso atzean utzi zituzten gainerako txirrindulariak. Momentu honetan Espainiako estatuan indartsuenak bi gipuzkoarrak daudela esan daiteke oker handirik gabe. Biak Alcobendasen izango dira datorren astean eta han jakinaraziko diete Txekiara eramango dituzten.
Asteasuko probaren sailkapena:
1. Jon Ander Insausti EUSKADI
2. Oier Iraolagoitia EUSKADI

No hay comentarios: