miércoles, 16 de diciembre de 2009

Oier Iraolagoitiak Espainiako Kopa irabazi du


Igandean Alcobendasen hirugarren sailkatu zen azken proban

Joan zen igandean Alcobendasen (Madril) jokatu zen ziklo-kroseko Espainiako Koparako puntuagarria zen azken proba. Proba horren aurretik Iraolagoita zen lider junior mailan, eta nahikoa izan zuen hirugarren postua garaile izateko. Dena den, Gipuzkoako txirrindularitzaren garaipena izan zela esan daiteke Alcobendasekoa, izan ere, proba Jon Ander Insausti mutiloarrak irabazi baitzuen. Lasterketa erdia Iraolagoitiak eta biak bakarrik egin zuten buruan. Hurrena Iraetan jokatuko den Euskadiko Txapelketan ikusi ahal izango ditugu berriz hil honen 27an. Eta biak ere Espainiarekin selekzionatuta daude Belgikan lehiatzeko lehenengo eta Txekiako Munduko Txapelketan ondoren.


ALCOBENDASKO SAILKAPENA (juniorrak)

1. INSAUSTI, Jon Ander ORDIZIAKO Tx 0:43:08

2. RODRIGUEZ, Pablo CC MACEDA 0:43:30

3. IRAOLAGOITIA, Oier ZARAUZTARRA TxKE 0:44:14

4. ALTUR, Marcos C. ONDA 0:44:44

5. LUCAS, Alberto LAS MESTAS 0:45:00

No hay comentarios: