miércoles, 27 de enero de 2010

Oier Iraolagoitia hirugarren Iraetan jokatutako Euskadiko txapelketan



Asier Aranak 25. postua lortu zuen kadeteen mailan eta Asier Astigarragak 13.a master 30etan

Oier Iraolagoitia hirugarren Iraetan jokatutako Euskadiko txapelketan
Asier Aranak 25. postua lortu zuen kadeteen mailan eta Asier Astigarragak 13.a master 30etan
2009-10 denboraldiko Euskadiko ziklo-kross txapelketak Iraetan antolatu genituen eta Eliteen mailan Egoitz Murgoitiok irabazi bazuen, etxeko jendea ere izan genuen partaide. Antolaketa guztiaren arduraz gain Oier Iraolagoitia, Asier Arana eta Asier Astigarraga lehiatu ziren bakoitza bere mailan. Oier Iraolagoitiak hirugarren postua lortu zuen jubeniletan. Esan beharra dago azken itzuli osoa zulatuarekin egin zuela eta horrek bigarren postua galtzea ekarri ziola. Etxean aritu zen Iraolagoitia eta nerbioek ere ez zioten lagundu. Kadeteetan Asier Arana izan genuen Zarauztarrako ordezkari eta aurten lehenengo urtea duenez oso ondo aritu zela esan behar. Gauza bera Asier Astigarraga masterrari buruz ere.

JUBENILAK
1 INSAUSTI, JON ANDER CAJA RURAL 00:41:59
2 PORTILLO, XABIER FONARA 00:44:40
3 IRAOLAGOITIA, OIER GALDIANO ERAIKU 00:45:22
KADETEAK

1 BILBAO, JONATHAN MUNGIA-LIFTRA 00:27:10
2 OLABERRIA, PEIO AMPO 00:27:36 26 seg.
3 BARRON, LUIS ALBERTO FONARA 00:27:42 32 seg.
25 ARANA, Asier AZYSA GIP.-VIVE 00:33:10
MASTER 30
1. DIAZ, AITOR C. YURREBAS 00:44:11
2. JIMENEZ, ANDONI ERANDIO U C 00:44:31
3. ZUGASTI, ROBERTO ARLUY 00:45:31
13. ASTIGARRAGA, ASIER ZARAUZTARRA 00:50:41

No hay comentarios: