lunes, 19 de noviembre de 2012

2012KO AZAROAREN 18A

PISTA

         Igandean goizeko 10etan ekin zioten Neguko Sariaren bigarren jardunaldiari.Gure taldetik, Aratzek eta Jokinek hartu zuten parte. Joseba ordea etxean gelditu zen aste guztia gaixo pasa ondoren. -Animo Joseba, ea lehen bait lehen osatzen haizen.- 
         Lehenengo proban (danesa) Jokin nagusitu zen eta bigarrengoan (puntuazioa) Aratzek eman zuen erakustaldia, ia esprint guztietan puntuak lortuz.Aurreko urteko ibilbidea gogoratuz eta aurtengo hasiera ikusita, badirudi Gipuzkoako hautatzailek selekzioko bizikletak utziko dizkietela.
         Hona hemen bigarren jardunaldiko emaitzak:

         DANESA
1-      Jokin Aranburu           Galdiano-Zarauztarra
2-      Aratz Olaizola             Galdiano-Zarauztarra
3-      Endika Mendizabal      Allerru

PUNTUAZIOA
1-  Aratz Olaizola              Galdiano-Zarauztarra
2-  Jokin Aranburu           Galdiano-Zarauztarra
3-  Gorka Urkiola               Grosgreencenter

        SAIKAPENA (2.Jardunaldiaren ondoren)
1- Jokin Aranburu        Galdiano-Zarauztarra              74 puntu
2- Aratz Olaizola           Galdiano-Zarauztarra             72 puntu
3- Mikel Sarasola           Grosgreencenter                       44 puntu


               3. Jardunaldia , larunbata 24 arratsaldeko 4tan

ZIKLO-KROS

            Oraingoan, Zornotzan, biek irteera ona egin bazuten ere (Asier lasterketa buru hasi zen), lehen itzulia amaitu aurretik Asierri tubularra irten eta bizikleta sorbalda gainean hartuta egin behar izan zuen zati eder bat. Tubularra sartu ondoren abiatu eta, berehala, beste lehiakide batekin kateatu eta biak hankaz gora joan ziren gainera. Hala ere ez zuen etsi, eta denbora polit bat eta postu mordoxka galduak bazituen ere, egin ahal guztiekin aurrera egin eta benetan lasterketa bikaina eginez lagunei aurrea hartuz joan eta 13. sartzea lortu zuen.

Zornotza, azaroak 18
           
Kepa ere aurrekoetan baino hobeto ibili zen eta, 13. postu inguruan hiru itzuli egin ondoren, indarrak ahitu eta azkenean 21. amaitu zuen.


Zornotza, azaroak 18

Lasterketako sailkapena honela gelditu zen:

  1-   Alex Aranburu              Caja Rural
  2-   Oscar Linares               P. Incera-Forlica
  3-   Patxi Aldanondo           Caja Rural
13- Asier Arana                  Galdiano-Zarauztarra
21- Kepa Iribar                   Galdiano-Zarauztarra


Datorren aste buruan atsedena dutenez hauek, pistakoei animatu eta, 11-12 denboraldi amaiera ospatzeko, Zarauztarrako talde guztientzako Urdanetan antolatua dagoen afari prestaketan laguntzera animatzen ditugu.



No hay comentarios: