martes, 13 de noviembre de 2012


Pistako lehen ihardunaldia benetan bikain hasi digute gure mutilek, Aratz, Jokin eta Joseba izan ziren belodromoan eta hona hemen lortutako emaitzak:

Eskratxean
  • 1. Aratz Olaizola (Galdiano Eraikuntza)
  • 2. Jokin Aranburu (Galdiano Eraikuntza)
  • 3. Ane Iriarte (Limousin)
  • 12. Joseba Uzkudun (Galdiano Eraikuntza)
Puntuaketan
  1. Jokin Aranburu (Galdiano Eraikuntza)
  2. Julen Mundin (Allerru)
  3. Aratz Olaizola (Galdiano Eraikuntza)
Joseba berriz puntuaketarako sailkapeneko frogetan 14. geratu zitzaigun eta ez zen sailkatu. Aratz eta Jokinek, Gipuzkoa pista sarirako behin behineko sailkapena, lehen bi postutan hasten dute. Ea horrela jarraitzen duten! Animo guztiei eta ea iruzkinen bat idazten diguten nola joan zen pixka bat azalduaz.

Ziklo krosen berriz, Elorrion izan ziren Asier eta Kepa, Superprestigio sarian. Orain arteko guzitan bezala euripean joan zen lasterketa guztia. Hasiera kaxkar baten ondoren, Asierrek, errekuperatuz joan, eta 13. amaitu zuen; Kepak berriz, irten eta laister, zulaketa izan zuen eta 31. iritsi zen. Hauek sailkapenak:

1.Felipe Orts (Infinobras-Noixent Forest)
2.Alex Aranburu (Caja Rural)
3.Eneko Corrales (Mendiz Mendi-Petronor)
13.Asier Arana (Galdiano Eraikuntza)
31.Kepa Iribar (Galdiano Eraikuntza)

Karrantza, urriak 28
Aurreko txapelketetan izan dituzten emaitzak berriz:
  • Medina de Pomar: 23. Asier 45. Kepa
  • Villarcayo: 10. Asier 40. Kepa
  • Lezama: 9. Asier 20. Kepa
  • Karrantza: 9. Asier 25. Kepa
  • Laudio: 15. Asier 38. Kepa
  • Muskiz: 20. Asier 40. Kepa


No hay comentarios: