domingo, 25 de noviembre de 2012

2012KO AZAROAREN 24A

PISTA 
Larunbat arratsaldean Gipuzkoako Sariaren 3. jardunaldia lehiatu zuten gure kadete mailako txirrindulariek. Aratzek eta Jokinek garbi utzi zuten besteak baino maila bat gorago dabiltzala.
Kanporaketa proban, azkenean biak bakarrik gelditu ziren eta Aratz gailendu zen. Bigarren proba puntuaketa izan zen eta, honetan ere, beraien arteko esprintak ikusteko aukera izan genuen. Aratzen nagusitasuna argi geratu zen bostetik hiru esprint irabazita. Jokinek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Emaitza hauen ondoren Aratz sailkapen orokorreko lehen postura igo da.
Bestalde, Joseba, gure hirugarren txirrindularia, gaixo egon eta gero pixkanaka errekuperatzen ari da. 

3.Jardunaldiko sailkapenak

KANPORAKETA

1. Aratz Olaizola               Galdiano-Zarauztarra
2. Jokin Aranburu             Galdiano-Zarauztarra
3. Mikel Sarasola               Grosgreencenter

           PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola               Galdiano-Zarauztarra
2. Jokin Aranburu             Galdiano-Zarauztarra
3. Euken Gallego              Allerru

          SAILKAPENA (3.Jardunaldiaren ondoren)

1. Aratz Olaizola               Galdiano-Zarauztarra                  112 puntu
2. Jokin Aranburu             Galdiano-Zarauztarra                  108 puntu
3. Mikel Sarasola               Grosgreencenter                            64 puntu
  
            4. jardunaldia abenduaren 2an, igandea, 10:00 tan izango da.

ZIKLO-KROS

            Ziklo-krosekoek berriz, aste honetan jai izan eta gero, datorren aste bururan bi probetan parte hartzeko aukera dute, abenduaren 1ean Amezagan, Araban, eta 2an berriz, Legazpiko Telleriarten, Gipuzkoan, 2013ko Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan.

No hay comentarios: