lunes, 3 de diciembre de 2012

2012KO ABENDUAREN 2A


ZIKLO-KROS

Aste buru honetan bi proba bazituzten ere, Amezagakoa utzi eta Legazpiko Telleriarten izan ziren gure mutilak. Asier hasieratik 4-5 postuan jarri eta honi eutsi zion karrera guztian, 5. amaituz; Kepak berriz, 19. postuan amaitu zuen. Gipuzkoako txapelketa zegoen gainera jokoan eta Asier bigarren geratu zen txapelketa honetan. 

Sailkapenak honela geratu ziren:

Legazpiko txapelketa:
  • 1. Eneko Corrales Mendiz Mendi-Petronor
  • 2. Alex Aranburu Caja Rural
  • 3. Aritz Hernandez Beste Alde Rent a Car-Oru
  • 5. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak
  • 19. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak

Gipuzkoako txapelketa:
  • 1. Alex Aranburu Caja Rural
  • 2. Asier Arana Galdiano Eraikuntzak
  • 3. Eriko Mugica Caja Rural
  • 6. Kepa Iribar Galdiano Eraikuntzak


Aste honetan ere izango dute aukera leihatzeko: hurrengo hitzordua datorren ostegunean, hilaren 6an, etxetik gertu, Asteasun dute; 8an berriz Itsasondon, Super prestigio proba; eta igandean, hilaren 9an berriz, Igorren, Bizkaian Nazioarteko proba.


PISTA

Igande goizean ekin zioten Gipuzkoako Sariaren 4. jardunaldiari. Lehenengo proba japoniar puntuaketa izan zen, gutxitan jokatu izan duten proba da. 20 bira eman behar zizkioten belodromoko kordari eta helmugako pasara bakoitzean esprintak puntuak banatuko zituen. Egia esan nahiko “kamikaze” da proba hau. Hasieran Jokin ihesita ibili zen puntu batzuk pilatuz eta gero Aratzen txanda izan zen. Azken honek lortu zituen puntu gehien probako garailea izanik.

Ondoren, beti bezala, puntuaketa proba lehiatu zuten txirrindulariek. Argi ikusi zen Aratz zela indartsuena, esprint guztiak borrokatuz eta hala puntu mordoa bereganatuz.

Sailkapen orokorrari begiratuz zatiketa bat ikusten da. Aratz eta Jokin lehenengo postuari begira dabiltza eta badirudi besteak hirugarren postua lehiatu beharko dutela.

Argazkian Jokin eta Aratz proba baten ondoren hanketako muskuloak askatzen ikus ditzazkegu.

4. jardunaldiko sailkapenak

JAPONIARRA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Endika Mendizabal Allerru

PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano
3. Aitor Martinez Grosgreencenter

SAILKAPENA 4.Jardunaldiaren ondoren

1. Aratz Olaizola Zarauztarra-Galdiano 152 puntu
2. Jokin Aranburu Zarauztarra-Galdiano 142 puntu
3. Mikel Sarasola Grosgreencenter 87 puntu

5. Jardunaldia Abenduaren 9an igandean goizeko 10tan izango da.

No hay comentarios: