lunes, 28 de enero de 2013

ZARAUZTARRA, KLUBEN GIPUZKOAKO PISTA TXAPELDUNA


PISTA

            Igandean, Donostiako belodromoan, 2013 kluben Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten. Kadete mailan, Zarauztarra taldeak lau txirrindulari aurkeztu zituen: Aratz Olaizola, Jokin Aranburu, Joseba Uzkudun eta Xuban Aizpurua.

          
            Denboraldi honetan, bai entrenatzen eta bai lehiatzen, lehenengo hirurak ibili dira, baina kasu honetan laugarren bat behar genuenez taldekako jazarpen proba lehiatzeko, gure BTTko Xuban Aizpurua txirrindularia animatu genuen pista probatzera.
Kontuan harturik beretzako dena berria dela, bizikleta eta abar, oso ondo moldatu da belodromora. Taldeari garaipena lortzen lagundu zion eta txirrindularitzaren beste modalitate bat ezagutzeko aukera izan du.
            Zazpi proba lehiatu zituzten txirrindulariak. Taldekako bi proba; abiadura eta jazarpena, eta banakako bost proba; keirin, puntuaketa, daniarra, scrach eta kanporaketa.




            Txirrindulari bakoitzak gehienez bakarkako hiru proba lehiatu zitzazkeen eta lortutako puntuak taldearentzako ziren.

           Jardunaldia oso luzea eta gogorra izan zen. Gipuzkoarrez gain Asturiaseko selekzioa ere bertan izan zen. Proba guztiak amaitu ondoren, Zarauztarra taldeak pilatu zituen puntu gehien, honela, 2013ko kluben Gipuzkoako Txapelketa irabaziz.



SAILKAPEN OROKORRA

  1. ZARAUZTARRA                           63 puntu
  2. ALLERRU                                     51 puntu
  3. GROSGREENCENTER                  45 puntu





Aagazkiak eta testua: Xabi Aranburu

No hay comentarios: