martes, 15 de enero de 2013

ARATZ GIPUZKOAKO PISTAKO TXAPELDUNA


2013KO URTARRILAREN 13A

PISTA

Asteburu honetan, larunbata eta igandean, Gipuzkoako pista txapelketa jokatu dute Donostiako belodromoan. Kadete mailako gure hiru txirrindulariak hartu zuten parte bertan, emaitza ezin hobea lorturik. Aratz Olaizola izan zen txapeldun, Jokin Aranburu hirugarren eta Joseba Uzkudunek lehiaketa txukuna egin zuen.
            Astebete bat igaro da Neguko Sarian antzeko emaitzak lortu zituztenetik. Edozeinek esango luke gauza berbera kontatzen ari garela, baina ez. Egia esan, mutil hauekin ohitzen ari gara lehiaketak garaipenarekin bateratzen eta badirudi erraza dela baina benetan ikaragarrizko meritua dute.
            Larunbatean bakarkako jazarpen proba (2km) jokatu zuten. Aratz izan zen lehena eta Jokin bigarrena. Biak izan ziren pistan batera, biak bi minutu eta erdi inguruko denbora ezin hobean amaituz proba, iaz baino bost edo sei segundo azkarrago geldituaz kronoa.Josebak bere aldetik denbora apalagoa lortu zuen, denen artean erdi mailan sailkatuz.

            Igandean bi proba izan zituzten, keirin eta puntuaketa. Lehenengoan, motoaren atzetik hilaran jarri, bost bira eman pistari eta ondorengo bi itzulietan esprintean erabakitzen da. Tentsio eta urduritasun handiko proba izaten da eta posizio edo lekua bilatu nahian beste talde bateko txirrindulariak gure mutilei enbarazu egin zien, esprintaren emaitzean eraginez. Epaileek txirrindulari hau zigortu eta sailkapeneko azken postura bidali zuten. Azkenean Aratzek bigarren eta Jokinek hirugarren bukatu zuten.

           
             Puntuaketa izan zen azken proba, eta oso interesgarria gainera. Txirrindulariak jadanik nekatuta zeuden baina ez ziren atakeak falta izan. Aratzek lortu zuen esprint gehienetan gailentzea eta ondoren Jokin izan zen nabarmenena, bigarren postua bereganatuz. Josebak ere bere ahaleginak egin zituen baina sari handirik jaso gabe amaitu zuen.
            Hurrengo lehiaketa Gipuzkoako Kluben artekoa izango da hilaren 27an. 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA  SAILKAPENAK


BAKARKAKO JAZARPENA 2KM

 1. Aratz Olaizola  Zarauztarra                          2’30”49
 2. Jokin Aranburu  Zarauztarra                       2’32”38
 3. Endika Mendizabal  Allerru                             2’37”30
14.Joseba Uzkudun  Zarauztarra                      2’54”87

KEIRIN

 1. Endika Mendizabal  Allerru
 2. Aratz Olaizola  Zarauztarra
 3. Jokin Aranburu  Zarauztarra

PUNTUAKETA

  1. Aratz Olaizola  Zarauztarra                        
 2. Jokin Aranburu  Zarauztarra                      
 3. Endika Mendizabal  Allerru                      
11.Joseba Uzkudun  Zarauztarra

SAILKAPEN OROKORRA

1. Aratz Olaizola         Zarauztarra 22 puntu
2. Endika Mendizabal   Allerru           18 puntu
3. Jokin Aranburu      Zarauztarra 17 puntu
9. Joseba Uzkudun     Zarauztarra  2 puntu





Aagazkiak eta testua: Xabi Aranburu

No hay comentarios: