domingo, 6 de enero de 2013

ZIKLO-KROS 2013KO URTARRILAK 5

Oraingo honetan behe lainoz inguraturik eta zeropetik gradu bat edo beste genuela, baina animoz beterik iritsi gara Duranara. Gaur gainera talde handiagoa genuen, animatzaile gehiago eta ustekabean, baita partaide gehiago ere. Izan ere, juniorretako eta ziklo-kroseko entrenatzaile den Jesus Arana animatu zaigu parte hartzera Master 50 taldean.

Zirkuitoa nahiko laua zen, malda txiki baten ezarritako gora-behera pare bat eta jeitsiera txiki baina amiltsu bat ezik. Gaur, aspaldiko partez lokatz gutxi zegoen, haseran zerbait goizeko ihintzari esker, baino gero lainoa jaso eta eguzkia epeltzen hasi den neurrian lehortzen joan da. Ibilbide errazaren itxura zuen beraz. Hala ere behin ibilbidean sartuz gero, zorua zulo eta koskaz betea omen zegoen eta denbora guztian saltoka sentitzen omen zinen bizikleta gainean.

Jesus izan da gureen artean lehena parte hartzen. Hasi aurretik, beroketan izoztuak zituen eskuak. Hala ere, gogotsu hasi da, aspalditik baitzuen irrika hori, baina bizikleta ez zuen azken modeloko berria, ez horixe, eta arazo tekniko gehitxo izan du, erorketaren bat edo beste ere, azkenean amaitzerik izan ez duelarik. Hala ere, gustora jardun da, esperientzi polita iruditu zaio eta espero dugu hurrengo batean ere saiatuko dela berriro. Animo ba, Jexux!


Ondoren juniorren txanda izan da, gaur zarauztarrako buzo berria estreinatuz. Asier indartsu hasi da, lehen postuan joanez baina laister hasi gara aurpegi txarrarekin ikusten eta itzuli pare bat eman ondoren laga egin behar izan du bularreko mina zuela eta. Aspaldin ez zuen asma arazorik izan eta gaur tokatu zaio hain zuzen ere. Pena izan da gaur gutxi ziren eta emaitza onarekin bukatzea izango zuen eta.



Gaurkoan beraz, Kepa izan dugu amaitu duen bakarra. Hau gustora ibili da eta laisterketa polita egin du. Bestetan baina postu hobea lortu du, baina esan bezala, ohiko  txirrindulari kopurua  baino txikiagoa izan da, eta 17 besterik ez dira izan amaitu dutenak. Hala ere pozik itzuli da etxera puntu bat eta zozketako gazta lote bat eskuratuta.

Sailkapena:
1 Oskar Malatsetxebarria Umpro 00:43:50
2 Ander Montero Mendiz Mendi - Petronor 00:45:09 1:19 min.
3 Lander Lopez Vicinay Cadenas-Enkart. 00:45:37 1:47 min.
11 Kepa Iribar Zarauztarra 00:50:52 7:02 min.

Aste honetan gainera teknifikazio jardunaldi bat ere izan dute Txurrukan. Hondarretan trebatu nahiean jardun dira talde ez berdinetako txirrindulariak bi teknikariekin eta honelakoak antolatzea eta bertan parte hartzea interesgarria iruditu zaie txirrindulariei.

Datorren astean, Navian dute hitzordua, han jokatzen baita Espainiako Txapelketa. Kepak ez du joateko asmorik eta beraz, gure taldetik , Asier bakarrik izango da lehiatzen. Animo ba, ea aukera hobea duen! 

No hay comentarios: