lunes, 7 de enero de 2013

ARATZ PISTAKO NEGUKO SARIAREN GARAILE

2013KO URTARRILAREN 6A


PISTA

            Igandez igande, hainbat proba lehiatuz, bederatzi jardunaldiren ondoren, Aratz izan da Gipuzkoako pistako sariaren garailea. Eraman duen ibilbidea ikusirik garbi erakutsi du bere nagusitasuna. Halaber, bigarren postua garbia izan da Jokinentzat.Bi zarauztar hauek egindakoa ikusgarria izan da eguna joan eta eguna etorri. Lortu duten emaitza beraien lanaren erakusgarri da.



Goizean goizetik tentsio puntu bat nabarmentzen zen pistan, behar bada Zarauztarrako buzo berria estreinatzeko ordua iritsi zelako edo errege eguna zelako edo nork daki...Kontua da eguna ez zela zeharo gozoa hasi. Gazi puntua lehenengo sailkatze proban etorri zen, daniar proban, Aratz esprinta bideratzen hasi zenean atzeko kurpilak irrist egin, kala irten eta lurrera erori zen. Kolpe latza hartu zuen baina onik atera zen.
            Gauzak honela Aratz finaletik at geratu zen baina Jokin eta Joseba izan ziren bertan. Jokinek lehenengo esprinta irabaziz lortu zuen daniar proban garailentzea. Bestalde, Josebak hamaikagarren bukatu zuen.
            Puntuaketan ere oso fin ibili zen Jokin, tropelari bira ateraz eta esprint pare bat irabaziz. Jokinen kontuetan lehenengo postua berea zen baina epaileen iritziz bigarrena izan zen.Aratzek parte hartu zuen baina kolpearen ondorioz ez zegoen bere onenean, hala ere bostgarren amaitu zuen. Josebak aldiz zulatua izan zuen kurpilean eta ondorioz ezin izan zuen duen guztia eman


Datorren asteburuan, bi egunez, Gipuzkoako Pista Txapelketa ospatuko da Donostiako belodromoan. Jazarpen proba larunbatean, eta keirin eta puntuaketa igandean. Ea zorte ona duten gure txirrindulariek!
           
            9. jardunaldiko emaitzak

DANIARRA

    1.  Jokin Aranburu  Zarauztarra
    2.  Euken Gallego  Allerru
    3.  Endika Mendizabal  Allerru  
   11.  Joseba Uzkudun  Zarauztarra

PUNTUAKETA

1.  Mikel Sarasola  Grosgreencenter
2.  Jokin Aranburu  Zarauztarra
3.  Aitor Irazu  Limousin
5.  Aratz Olaizola  Zarauztarra
   13.  Joseba Uzkudun  Zarauztarra


SAILKAPEN  OROKORRA

    1. Aratz Olaizola  Zarauztarra           325 puntu
    2. Jokin Aranburu  Zarauztarra        310 puntu
    3. Endika Mendizabal  Allerru               215 puntu
    30. Joseba Uzkudun  Zarauztarra       52 puntu                   

Testua eta argazkiak: Xabi Aranburu

No hay comentarios: