miércoles, 20 de marzo de 2013

JOKIN HIRUGARREN EIBARREN


2013KO MARTXOAREN 17A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Igandean goizeko 10:30 tan eman zioten irteera Eibarren kadeteen karrerari.  Lehenik Debara joan, ondoren Osintxuraino eta azkenik Eibarren bukatu, denera 48km.
            Denok zerura beira ia euria noiz hasiko zen, baina lasterketak iraun zuen bitartean ateri eutsi zion.
            Ohikoa den bezala, denak indarrez gainezka eta urduritasunez, oso bixi irten ziren. Elgoibarrera iristerako hasi zen ihesaldia osatzen, Aritz Kortabarria-Sumofic Igartua- eta Aitor Zurdo-Limousin- izan ziren lehenak, ondoren Endika Mendizabal-Allerru- gehitu zitzaioelarik.
            Kilometro asko jarraitu zuen ihesirik hirukoteak, Deban bira eman eta berriz Elgoibar aldera arte. Oier Ibarguren-Atracciones Sanz- eta Mikel Salaberria-Goifiber-, tropeletik irten eta aurrekoekin bat egin zuten.
            Soraluzeko aldapan, Oier eta Mikel bakarrik gelditu ziren aurrean eta tropelean Jokin eta Aratz zarauztarrak, Unai Orbea-Atracciones Sanz- eta Jokin Alberdi-Andoaingo- txirrindulariak bixitu zuten erritmoa taldea zatituz.
            Osintxutik etortzerakoan, berriz Soraluzeko aldaparen ondoren, Oier bakarrik geratu zen eta nahiz eta begi bistan izan, ezin izan zuten harrapatu.
            Helmugara lau segunduko tarteareki iritxi zen Oier eta 40 bat txirrindulariko tropelean gure hiru mutilak. Irten diren 110 txirrindularietatik 84ek bete dute ibilbide osoa.

SAILKAPENAK



1. Oier Ibarguren       Atracciones Sanz         1:14:56
2. Euken Gallego       Allerru                             4 seg
3. Jokin Aranburu      Zarauztarra                5 seg
9. Aratz Olaizola       Zarauztarra                     db             
34. Joseba Uzkudun  Zarauztarra                     db

TALDEKAKO SAILKAPENA

1.      Atracciones Sanz           3:44:58
2.      Allerru                               4 seg
3.      Limousin                           5 seg
4.      Zarauztarra                       db


Testua: Xabi Aranburu
Argazkiak: Edurne Irureta




No hay comentarios: