viernes, 22 de marzo de 2013

Txirrindularitza ekimenak. Lasterketak eta mendi bizikleta festa

Datorren asteburuan, Martxoak 23 eta 24, gure herrian bi ekintza antolatu ditugu.
Alde batetik, larunbatean, hilak 23, arratsaldeko 16:30tan, Zuberoa Kalea eta Herrikosoro Kaleetan, Alebin eta Infantil mailako txirrindularitza lasterketak izango ditugu. Bertan, Gipuzkoako herri desberdinetako txirrindulariek hartuko dute parte. Eguerdian KORRIKA eta arratsaldean bizikleta....
Ekintza honetan parte hartu ahal izateko, Txirrindularitzako lizentzia eduki behar da.

Bestalde, Igandean, eta kasu honetan deneri zabalik, Mendi bizikleta festa bat antolatu dugu.  Bertan, neska mutilen oreka eta trebetasuna lantzea dugu helburu.
Ekintzak, Abendañoko BMX zirkuitu inguruan izango dira 10:30tik, 12:30ak bitartean.




Ekintzak:
 Gimkhanak: Mota desberdinetakoak
 BTT zirkuitoa
 Lasterketak: Alebin eta infantil mailak.
 Txirrindularitza mota desberdinen aurkezpena
 Elkarteko neska-mutilen saioa.


OHARRAK:
 Kaskoa ezinbestekoa. Eskularruak eramatea gomendatzen dugu.
 Bizikletak egoera onean behar du.
 Eskola kirol saioak astero egiten ditugu: Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 19:00tan Itsasmendiko “pistan”

No hay comentarios: