martes, 9 de abril de 2013

ARATZ 4. ELGOIBARREN, KANPOTARRAK PODIUMEAN

2013KO APIRILAREN 7A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Maila honetan asteburuero, ehun bat lagun iha denak gipuzkoarrak izaten dira elkartzen direnak elkarren artean lehiatzeko. Oraingo honetan 171 txirrindularik eman zuten izena Elgoibarko irteeran. Bizkaia, Araba eta baita Cantabriatik etorritako neska mutilek osatzen zuten halako zerrenda luzea.

           
       
  Zarauztarra taldeko bi txirrindulari izan ziren bertan; Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu. Joseba Uzkudun astean zehar sukarrakin egon zen eta atsedena hartzea egokiago zenez  ikustearekin konformatu behar izan zuen.
          Giro onarekin, ateri behintzat, eman zioten irteera lasterketari. Ibilbidea, Elgoibartik Mendarora joan etorria, ondoren Bergaraino eta azkenik berriz Mendarora eta Elgoibarren helmuga, guztira 52km.

          
         Ihesaldi ahaleginak asko izan ziren baina inork ez zion tropelari hamar segundu baino gehiagoko tarterik ateratzen. Hainbeste talde, hainbeste txirrindulariz osatutako tropela ez zegoen lo hartzeko moduan. Hemugara 70 bat neska mutilez osatutako taldea iritxi zen. Azken kilometroan Jokin saiatu zen tropeletik ihesten, metro batzuk ateraz baina taldeak irentsi egin zuen. Esprinera jokatu zen garaipena eta Aratzek laugarren postua lortu zuen, bere aurretik bizkaitar batek eta bi kantabriarrek lortu zuten podiuma.

          
       Datorren aste honetan, Apirilaren 14 ean igandean, Zarautzen izango dute berriz lehiatzeko aukera eta zarauztarrok ikusi eta gure txirrindulariak animatzekoa. Irteera goizeko 10 etan Azken Portuko Araba kalean izango da eta helmuga ere bertan 11:30 aldera. Ibilbidea: Zarautz, Getaria, Zumaia, Oikia, Iraeta, Zumaia, Zarautz (Parrokia 11:00 aldera), Meagas, Zumaia eta Zarautz, 58km guztira.

SAILKAPENA

1. Miguel Angel Fernandez - Luyma Cycling Team - 1:14:12
2. Angel Coterillo               -Isidoro San Justo-             db
3. Jon Gil                          -Vicinay Cadenas-              db
4. Aratz Olaizola              - Zarauztarra -                  db
59. Jokin Aranburu          - Zarauztarra -                  db



TALDEKAKO  SAILKAPENA

1. Ulma
2. Allerru
3. Andoaingo

2 comentarios:

allerru dijo...

Animo Aratz y Jokin, siempre dando la cara, seguro que llegará la victoria.

suerte.

Anónimo dijo...

Animo Aratz y Jokin, siempre dando la cara, seguro que al final llegará la victoria