sábado, 30 de marzo de 2013

Mendi bizikleta festa



Martxoak 24ean ospatu genuen bizikleta festa Abendañoko BMX zirkuitu inguruan. Hego haize ederrak lagundu bazigun ere ez zen jende gehiegirik animatu. Hala ere, etorri zirenak gustura ibili ziren. Benjamin, alebin eta infantil adinekoei zuzendua zegoen saioa, txikiago bat ere azkenerako animatu bazen ere.


Bizikleta ez berdinei buruzko azalpenen ondoren, gimkanarekin hasi ziren txikiak beraien trebetasuna probatuaz:

- bi makilen artean joanez
- zig-zag-eko bidea eginez
- makil baten gainetik salto eginez
- kolunpioaren gainetik pasatuaz
- makurtuaz altura jakin batetik pasatzeko gaineko makila bota gabe
- botelina hartuaz lurretik bizikletatik jeitsi gabe ondoren toki jakin batean lagatzeko berriz
- borobil gune batean eta geldirik egonez 10 segunduz





Ondoren zirkuitu txiki bat prestatu genuen, mendi bizikletarekin gozatzeko hau ere.


Eta azkenik luzaketa saio batekin amaitu genuen goiza.

No hay comentarios: