martes, 30 de abril de 2013

ARATZ BIGARREN DEBAN

 2013KO APIRILAREN 28A


KADETEK ERREPIDEAN

            
            Goiza, benetan hotza zen  Deban. Lasterketa hasi aurretik euria ere bai. Txirrindulariak bustita, errepidea ere bai, jardunaldi gogorra auerreikusten zen, eta ala izan zen. Irteeran 130 gazte, gipuzkoarrez gain, bizkaitarrak eta iparraldekoak ere baziren. Zarauztarra taldeko Aratz Olaizola eta Joseba Uzkudun ziren bertan, azken hau dardarka hotzez. epaileak txistua jo zain, pedalei eragiterakoan berotzeko esperantzarekin. Jokin Aranburu etxean geratu zen sukarra zuela eta.
            Aurretik 52 kilometroko ibilbidea, Bergara joan eta etorri. Irten eta berehala ihesaldi ahaleginak izan ziren eta Elgoibar parean hasi zen gauzatzen, eguneko ihesaldia izango zena. Bederatzi mutilek osatu zuten taldea: Aratz Olaizola-Zarauztarra-, Oier Ibarguren-Atracciones Sanz-, Julen Umerez-Ulma-, Euken Gallego-Allerru-, Baptiste Lapoublade-Aviron-, Jokin Alberdi eta Peio Manterola-Andoaingo-, Aritz Kortabarria-Sumofic-eta Asier Arozena-Limousin-.

          
             Asteburuero aurrean ibiltzen diren txirrindulariak ziren ihesaldia osatzen zutenak, ondorioz, pentsatzekoa zen helmugara iritsiko zirela. Hasieran 20 segundu, gero 30 ...eta honela minutua lortu arte.
            Garaipena, bederatzirak esprintean jokatuko zutela argi ikusten zen eta horrela gertatu zen. Aratz zirudien garaile, baina azken metrotan, Oier Ibargurenek pasa zuen eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.


           
            Joseba bere aldetik tropelean joan zen. Soraluzeko gainean, bueltan zetoztenean, beste txirrindulari batekin katiatu eta lurrera erori zen. Nahiz eta lehen bait lehen zutitu, tartetxoa galdu zuen tropelarekiko, baina gogo handiz saiatu zen eta bat egin zuen talde nagusiarekin Elgoibarrera iritsi aurretik. Guztira 77 txirrindulari helmugaratu ziren.

            
           Datorren igandean, Maiatzaren 5ean, Atarrabian, Gaztetxoak torneoko 2. jardunaldia lehiatuko dute.Aratz, Zarautzen eskuratutako liderraren mailota mantententzen saiatuko da. Aurrez, ostiral eta larunbatean, Jokin eta Aratz, Altsasun elkartzera deituak izan dira, errepideko Euskadiko hautatzailearengandik. Bertan, teknifikazio hitzaldi batzuk izango dituzte.

SAILKAPENA

1. Oier Ibarguren – Atracciones Sanz-         1:19:24
2. Aratz Olaizola – Zarauztarra-                   db
3. Julen Umerez – Ulma-                                  db
41. Joseba Uzkudun –Zarauztarra-       1min 29seg

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Andoaingo

No hay comentarios: