domingo, 28 de abril de 2013

Gipuzkoako klasikan Euskadi garaile


Gipuzkoako XIX Klasika Donostiako Egian ospatu da aurten. 19 selekzio eta 17 talde aritu ziren, guztira 189 txirrindulariko taldea osatuz. Ibilbidea 114 km.takoa zen; Donostian bertan sei itzuli txiki egin eta gero Astigarraga aldera abiatu ziren, hortik Oiartzuna bitartean beste hiru itzuli egin Perurenako gaianetik barrena, eta Egiara berriz itzuliaz amaitzeko.

Haseratik ihesi zuten Ander Alonso eta Xabier San Sebastianek lasterketako kilometro gehienak biak elkarrekin eginaz. Donostian bertan ari zirela hauek harrapatzeko saiakera txikiak egon ziren baina behin Donostiatik irtenda, hamarreko talde bat aurreratu zen pelotoitik, aurreko bikotearengana iristerik lortu ez bazuen ere. Oiartzungo azken itzuli aldera ordea gauzak aldatzen hasi ziren, Ander Alonso nekaturik atzeraka geratzen joan zen eta Andaluziako Alvaro Cuadros berriz aurrera, San Sebastianen bila. Harrapatzea lortu ez bazuen ere bigarren postua eskuratu zuen behintzat. Helmugara iristean atzetik zetorren taldetxo batek erorketa izan zuen, Euskadiko Irisarri tartean. Azkenean 119 txirrindulari sailkatu ziren.

Gure taldekoei dagokionez, Kepa eta Oxel Oiartzunen erretiratuak izan ziren eta Asierrek soilik amaitu zuen lasterketa, 104. postuan.

Sailkapena:
               1.    Xabier San Sebastian    Euskadi                      02:54:39
               2.    Alvaro Cuadros             Andalucia                    02:56:18
               3.    Cristian Torres      Comunitat Valenciana         02:57:20
           104.   Asier Arana                 Zarauztarra                02:58:58

Denbora gehienean ihesita ibilitako Ander Alonso eta Xabier San Sebastian pasa ziren aurretik tarteko helmuga eta mendiko puntuaketa guztietan; beraz, lehenak eraman zuen mendiko sailkapena eta bigarrenak tarteko helmugena. Taldeka Euskadi izan zen garaile, atzetik Andaluzia eta ondoren Katalunia zituelarik.

Aurreko astean berriz Zegaman izan ziren gure juniorrak. Segura eta Zegama artean 3 itzuli labur egin ondoren Lierni bitan igo eta ondoren Barbari altxa eta Zegaman berriz amaitzeko. Ibilaldia bestetan baino laburxeago, 69 km. baina maldatsua. Abiatutako taldea ere haserako lasterketetan baino txikiagoa, 87 txirrindularikoa, hauetatik 60ek amaitu zutelarik, oraingoan bai gure hirurak ere tartean.

Sailkapena:
   1. Xabier San Sebastian       Limousin                 01:53:45    
   2. Alex Aranburu                  Caja Rural               01:53:45 
   3. Mathias Recalde              Lizarte-Ermitagaña 01:54:01        
   37. Asier Arana                  Zarauztarra            01:59:00      
   51. Oxel Zubimendi           Zarauztarra             02:01:46    
   52. Kepa Iribar                  Zarauztarra             02:01:46 

No hay comentarios: