domingo, 14 de abril de 2013

Juniorrak pixkanaka aurrera


Hasi dira juniorrak ere asma eta gaixoaldiak alde batera utzi,  lasterketako erritmoa hartu, karrera guziek amaitu eta taldeka ere puntuatuaz. Euskalerria Torneoko bi lasterketetan lehiatu berri dira, lehena Agurainen, Araban, eta bigarrena Beran, Nafarroan, eta larunbat honetan Deban izan dira.

Agurainen 76 kilometrotako ibilbideari ekin zioten 175 txirrindulariek, hauetatik 112 iritsi zirelarik helmugara.  Mendia Opakuan puntuatzen zen, bai joanerakoan eta bai itzuleran eta bi tarteko helmuga ere puntuagarri ziren bata Narvajan, irteeratik 12 km.tara eta bestea Agurainen, 25 km.tara. Kepa, zulaturikoa izan ondoren atzera geratu eta Opakuako gainera lehen aldiz iritsi bezain laster, Oxelekin batera erretiratu zuten. Asier  berriz, nahiz eta aurreko egunetan asma arazoekin izan, ondo ibili zen. Sailkapena:

1. Xabier San Sebastian     Oriako                01:59:47
2. Alex Aranburu               Caja Rural           d.b.
3. Andoni Mateos              Oriako                d.b.
45. Asier Arana               Zarauztarra       02:03:27         3:40 min.

Mendiko sailkapenean Julen Irizar izan zen garaile eta tarteko helmugetan Eriko Mugika.

Beran berriz 79 kilometrotako ibilbidea zuten, 208 izen emandakoak, 153k amaitu. Ibilbideari dagokionez, zirkuitu bati hiru itzuli eman ondoren Lesakatik pasa eta Piedad-eko gaina igo behar zuten, laburra baina pendiza handikoa, berrio Berara itzuli eta azkenik Lizuniagako gainean amaitzeko. Sailkapena:

1. Alex Aranburu              Caja Rural           01:54:07
2. Martin Torres               Andoaingo          01:54:25          18 seg.
3. Mikel Irizar                   Fullgas. Org       01:54:30          23 seg.
91. Kepa Iribar               Zarauztarra      01:58:14         4:07 min.
99. Asier Arana              Zarauztarra      01:58:25         4:18 min.
140. Oxel Zubimendi      Zarauztarra      02:01:50         7:43 min.

Gipuzkoako lehiaketetara itzuliaz Deban izan dira larunbat honetan, hilak 13. Ibilbidea luzexeagoa zen: 86 km.takoa, Itziarko gaina bi aldeetatik eta Kalbariokoa, Mutrikun, igo behar zituztelarik. 104 txirrindulari abiatu ziren eta 70ek amaitu, tartean gureak. Oxel  hankak kargatu samartuak dituela dabil azken aldian baina hala ere aurrekoetan baino sentsazio hobeekin amaitu dute eta lasterketan parte gehiago hartuaz. Sailkapena:

1. Xabier San Sebastian     Oriako               02:08:01
2. Mikel Alonso                Andoaingo           d.b.
3. Julen Irizar                    Sumofic              d.b.
40. Oxel Zubimendi       Zarauztarra        02:13:04       5:03 min.
46. Kepa Iribar              Zarauztarra        02:13:41       5:40 min.
55. Asier Arana             Zarauztarra        02:15:01       7:00 min.


Datorren astean, larunbatean, hilak 20 arratsaldez, Zegaman dute hitzordua, Lierni bi bider eta Barbaris-eko gaina igo ondoren 69 kilometro osatuaz.

No hay comentarios: