martes, 16 de abril de 2013

ARATZ GARAILE ZARAUZKO SARIAN, JOKIN BIGARREN

2013KO  APIRILAREN  14A

KADETEAK  ERREPIDEAN

           
             Egun borobila izan zen igandekoa. Zarautzen ospatu zen 2. urteko kadete mailako Gaztetxoak sariko lehenengo jardunaldia. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 114 txirrindulari elkartu ziren Azken Portuko irteeran. Eguraldia ederra eta giroa ezin hobea, bai hasieran, bai bukaeran eta zer esanik ez Meagaseko mendatean.
             Goizeko 10:00 etan hasi ziren pedalei biraka eta ordu eta erdi nahikoak izan ziren ibilbideko 57 km betetzeko,  40 km orduko inguruko batez bestekoa lortuz. Honek esan nahi du ziztu bizian ibili zirela.
            Parrokiaren aurretik igarotzean, lehenengo itzulia bete ondoren, lau txirrindulariz osatutako taldetxo bat zihoan ihesita, segundu batzuen aldearekin. Hauen artean, Oier Ibarguren azpeitiarra eta Meagasen gainetik lehen pasako zen Unai Cuadrado bizkaitarra.
            Oikia aldera jeisterakoan, tropelak ihesaldia irentsi zuen, eta hemendik aurrera ez zen batere erraza izango taldeari abantaila handirik ateratzea.
            Zarautzera iristean, talde nagusia bat eginda zetorrela, gure taldeko Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola izan ziren gidariak, helmugako pankarta ikusi arte. Bi zarauztarren arteko esprint estuak erabakiko zuen garailea nor izan. Aratz izan zen helmugako marra zeharkatu zuen lehena, Jokin bigarren izanik.

           
            Hirugarren taldekide bat izan zuen Zarauztarrak, Xuban Aizpurua. BTT ko probatan aritzen da nagusiki baina ilusio handiz ekin zion herriko karrera honi. Ibilbidearen erdia ondo joan zen baina ondoren atzera gelditu eta kanporatua izan zen.65 txirrindulari bakarrik iritsi ziren helmugara. Joseba Uzkudunek ez zuen parte hartu, oraindik gaixoalditik ez delako guztiz errekuperatu.

           
             Zarauztarra txirrindulari elkartetik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, hainbat bidegurutzetan izan diren pertsonei eta laguntzaile guztiei, haiek gabe ez bait litzake posible izango honelako lasterketa bat antolatzea.

SAILKAPENAK

1. Aratz Olaizola -Zarauztarra-                 1:27:15
2. Jokin Aranburu –Zarauztarra-                 db
3. Boris Campoo – Buruntzazpi-                       db

MENDIKO SAILKAPENA

1.Unai Cuadrado –Zirauna Iturribero-

TALDEKAKO SAILKAPENA

1. Inoxcra Beasain

No hay comentarios: