jueves, 23 de mayo de 2013

ATAUNEN, KUPELARI BIRA


2013KO MAIATZAREN  19A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Igande arratsaldez, kadete mailako karrera, Ataungo Aia auzoan ospatu zen. Irteeran elkartu ziren 82 txirrindularietatik, 54 iritsi ziren helmugara, 48 km zituen ibilbidea bete ondoren. Lazkaora joan etorria bi aldiz eta bukatzeko Kaxetako bidegurutzetik Ataungo Aia auzoraino dagoen kilometro eta erdiko aldapa, izan zen ibilbidea. Gauzarik xelebreena, Kaxeta izeneko bidegurutzean bira nola eman zuten ikustea izan zen; kupela bide erdian jarri eta honen gainera igota gizon bat petoarekin txirrindulariek ikus zezaten.

           
            Eguneko ihesaldia helmugarako 15 km falta zirela hasi zen gauzatzen. Hasieran sei txirrindulariz osatutako talde bat aurreratu zen eta ondoren hauek harrapatzeko asmoarekin tropeletik salto egin zuten beste hiruk jarraitu zieten.
            Gure taldekoei dagokienez, Jokinei ihesaldia sotzeko unean kurpileko erradio bat hautsi eta aldatzera gelditu behar izan zuen,bere denbora galduaz. Tropelean sartzera iritsi zen baina ezin izan zuen askoz gehiago egin.

            
            Ihesaldiko taldeak minututik gorako abantaila hartu zuen eta beraien artean erabakiko zen garailea nor izan.

          
            Azkeneko aldaparen hasieran, Aratz tropeletik irten eta aurrekoen bila joan zen, ihesaldiko txirrindulari bat gandituz eta bederatzigarren postuan helmugaratuz. Jokin tropelaren aurrekaldean iritsi zen eta Joseba tropelaren erdi aldean.


SAILKAPENA

1. Euken Gallego   Allerru                          1:11:40
2. Aitzol Odriozola   Atracciones Sanz          3seg
3. Mikel Sarasola   Grosgreencenter              8 seg
9. Aratz Olaizola   Zarauztarra           1 min 30 seg
17. Jokin Aranburu   Zarauztarra       1 min 41 seg
31. Joseba Uzkudun   Zarauztarra       2 min 5 seg

TALDEKAKO  SAILKAPENA

1. Grosgreencenter




No hay comentarios: