jueves, 23 de mayo de 2013

Alebin eta infantilak aurtengo denboraldian bikain. Asteburuan herrian bertan ikusteko aukera



Zarauztarreko gazteenak ere bikain ari dira aurten. Baditugu aurreko urteetan ere ihardundakoak eta baita berriak ere baina, guztiak ere, primeran ari dira. Ibai beraien entrenatzaileak aurkeztuko dizkigu:

Alebinak:
Bi ditugu kategoria honetan, biak bigarren urtekoak:
  • Iago Aizpurua: Aipatu beharra dago, errepideko txirrindularitzaz aparte, MTB ere egiten duela. Han ere, egurrean ibiltzen zaigu.
  • Iñigo Eizagirre: Txirrindulari ugariko familia batekoa. Aita ibilitakoa da, bere bi anaiak, lehengusuak…ere. Anaiak, Jonek, gaur egun afizionatu mailan konpetitzen du, eta honetaz aparte, entrenatzailea da. Iñigo bera, betidanik ibili izan da bizikletan. Aurten, astero, trofeotxoa ekarri du etxera, gehienak, lehen postutakoak. Esprinerako indar asko duenez, eta goraka ere defenditzen denez, lehen postuetan ibiltzen da.
Infantilak:
Lehen urtekoak:
  • Adrain Sorreluz: Familian txirrindularitza asko bizi izan du, aita, osaba.. ibilitakoak baitira. Bizitasun haundia du. Lasterketero han azaltzen zaigu, aurrean tira eta tira, Zarauztarrako mailota ondo asko erakutsiz. Datorren urtean, ziur gaude, sekulako borrokalaria izango dugula.
  • Unai Uzkudun. Esan beharra dago, ziklista hau aiarra dela. Mutil bizia, lehiakorra eta egoskorra dugu. Aurten, gaixotasunak medio, ez du bere forma ona aurkitu, baina hemendik denboraldi amaiera bitartean, lortuko duela ziur gaude.
  • Haritz Erasun: Eskalatzaile planta izan arren, sekulako esprinterra bihurtu zaigu. Mutil konpletoa da egia esan. Denboraldia ondo hasi zuen baina are eta hobeto hari da burutzen aurrera doan heinean. Postu bikainak ari da lortzen, adibidez, Zumaian, hirugarren postua lortu zuen eta Gipuzkoako errepideko txapelketan, bigarrena, benetan, izugarria izan zen hori. Hitz batean, kalitatea du zarauztarrak.
  • Asier Enbil: Beldurra duela ezin da ukatu, denok hortik pasatakoak gara. Bizitzan “lehenengo” aldiz kirol hau egitea, ez da inolako broma. Halere, forma ona hartzen hari da.

Bigarren urtekoak:
  • Alex Gartzia: Mutiko indartsua eta azkarra da. Aurten, ia astero lortu du podiuma Itxasmendiko mutilak. Gipuzkoako txapelketan erorketa izan zuen sailkapenerako frogan.
  • Beñat Arana: Ziklista ausarta da, leher eginda egon arren, saiatu egiten da. Lehenengo hamarretan sartzen da pelotoiean. Gipuzkoako txapelketan, finalean sartuta zegoela, bidea itxi zioten eta lurrera joan zitzaigun. Erorketa hau ez da izan lehena, izan ere, aurreko astean, entrenatzen beste erorketa bat izan zuen. Forma ona hartu du mutilak baina zorte txarrak ere parte hartzen du kirol zoragarri honetan eta oraingoan bere inguruan dabil. Ea honi ere bidea ixten diogun, aurrera jarraitzeko.
  • Ander Zumeta: Nerbio eta indar handiko ziklista da. Hau ere, beti izaten da gerra emanez pelotoiko lehen postuetan. Berria dugula esan beharra dago eta beraz, ikasteko asko du oraindik.
  • Ibai Goikoetxea: Aurten hasi zaigu hau ere, beraz, honek ere, bere denbora behar du pelotoi barnean nola murgildu ikasteko. Hala eta guztiz ere, ondo moldatzen denik ezin ukatu.
Entrenatzaileak
Txirrindulari guzti hauen berri eman digun Ibai Beraziertok aurreko urtetik ari da lanean taldeko gazteenekin. Hala ere, aurten badu beste taldekide bat berarekin batera entrenatzaile lanetan, Jon Eizagirre, alebinetako Iñigoren anaia. Buru argiko mutila izanik zer erakutsi ugari duen mutila, talderako oso baliotsua beraz. Eskerrik beroenak biei talde guztiaren aldetik egiten duten lanagatik.



Azkenik aipatu behar dugu, datorren larunbatean, hilak 25, Zarautzen bertan dutela guzti hauek lasterketa. Beraz, animatzen zaituztegu Azken Portu aldera lauretarako hurbiltzera, kirolari guzti hauek ikusi eta animoak ematera.







No hay comentarios: