lunes, 17 de junio de 2013

JOKIN GARAILE OÑATIN, ARATZ BIGARREN

EKAINAREN 16A

KADETEAK ERREPIDEAN

            Zarauztarra taldeko txirrindulariak nagusi izan ziren igande arratsaldean Oñatiko errepideetan. Garaipena Jokinentzat, Aratz bigarren, tarteko helmuga Jokinentzat eta hori gutxi balitz, taldekako saria Zarauztarrarentzat. Benetan egun borobila izan zen.

            
            Zarautzen genuen brisarik ez zen Oñatin, 35º ko tenperatura eta errukirik gabeko eguzkia zeruan. Ia ehun txirrindulari irteeran 58km zituen ibilbide aldapatsu bat osatzeko prest, Udanako mendatea zuten gainditu beharra bi aldetatik, Oñatitik eta Legazpitik. 

            Hasieran, Arrasatera bidean, gero zetorkiena ikusiaz edo, patxadaz joan ziren. Oñatira bueltan, tarteko helmuga, zertxobait aurreratuta zeuden sei txirrindindularien artean jokatu zuten eta Jokin izan zen lehena.
            Udanako lehen maldetara iristerako, laukote bat osatu zen tropelaren aurretik, pixkanaka pixkanaka tartea handituz joan zirelarik. Mendatearen gainetik 50 segunduko aldearekin pasa ziren, tropelean zarauztarrak zihoaztelarik.           

          
            Legazpira jeitsi eta ondoren berriz Udanako gainera joaterakoan, Jokinek tropeletik salto egin eta ihesaldiko taldetik gelditzen ziren biekin bat egin zuen, hirukotea osatuz: Oier Ibarguren (Atracciones Sanz), Mikel Paredes (Inoxcra) eta Jokin Aranburu (Zarauztarra). Udanako gainetik Aratzekiko 30 segunduko aldearekin pasa ziren eta 40 segundu tropelarekiko.
            Helmugarako sei km falta zirenean, eta ihesaldiko lagunak erreleboak emateko asmo handirik ez zutela ikustean, Jokinek aurrera egiteko apustua egin zuen eta oraingo honetan ondo atera zitzaion, edozein txirrindulari gaztek izan dezakeen ametsa gauzatuz, eskuak altxatuz bakarrik iristea helmugara.   

           
          Festa hasi besterik ez zen egin. Ondoren, atzetik aurrera etorriaz, eta sprintean Oier gaindituaz, Aratz Olaizola izan zen bigarren. Azkenik, Joseba Uzkudun, esfortsu handia eginaz lasterketa osoan, tropelaren parean iristea lortu zuen, Zarauztarra taldeko hirugarren txirrindulariaren denbora markatuz eta hala, taldekako saria irabaziz.

          
         Hau ez da oparia izan, hau urte guztian zehar egindako entrenamentu eta sakrifizioen ondorioz lortutako saria baizik.


SAILKAPENA

1. Jokin Aranburu – Zarauztarra-             1:30:07
2. Aratz Olaizola – Zarauztarra-                57 seg
3. Oier Ibarguren – Atracciones Sanz-         db
40. Joseba Uzkudun – Zarauztarra-               3min 15 seg

MENDIKO  SARIA

1. Carlos Ruiz – Erro y Eugui-     

TARTEKO  HELMUGA

1. Jokin Aranburu – Zarauztarra-

TALDEKAKO  SAILKAPENA


1. Zarauztarra




No hay comentarios: