jueves, 20 de junio de 2013

Zarautz. Jubenilak


Caja Rural izan zen garaile oraingoan. Haseran hamaika laguneko ihesikoa egon zen eta Atracciones Sanz jarri zen tiraka haiek harrapatu nahian. Ihesitako taldean zihoan Caja Ruraleko Ander Alonsok izan zuen aberia baten ondorioz ordea, Caja Ruralek saiatu behar izan zuen tiraka eta Zarautza iritsi zirenerako tropelak harrapatua zuen ihesikoa. Ondoren Aiarako bidean Alex Aranburu aurreratu zen eta honela iritsi zen helmugara, atzetik taldea txikituta iritsi zelarik.

Gureei dagokionez, Asierrek azterketa garaiko entrenamentu falta igerri zuen eta ez zuen bukatzerik izan. Oxelek eraman zuen berriz herriko lehenaren saria. 

Sailkapena honela geratu zen:

1.Alex Aranburu Caja Rural 02:02:29
2.Martin Torres Andoaingo Tx.Eskola 02:02:46
3.Ander Alonso Caja Rural 02:02:46
27.Oxel Zubimendi Zarauztarra 02:06:32
34.Kepa Iribar Zarauztarra 02:07:12

Datorren astean gazteen mailako Gipuzkoako itzulian parte hartu behar dute. Lau egunetako proba, ostiralean hasten da Aiako erlojupekoarekin eta ondorengo egunetan hiru etapa Olaberri, Andoain eta Seguran.

No hay comentarios: