viernes, 7 de junio de 2013

Jubenilak Eibarren

Eibarren izan ziren joan den igandean jubenilak, handik Arrasatera joan, itzuleran Lasturrera segi Elkorrietako gainetik, Kalbarioak igo oraingoan ere eta Eibarrera itzultzeko 101 km. egin ondoren.

76 txirrindulari abiatu ziren eta 42 izan ziren helmuga gurutzatu zutenak. Dozena  inguru laguneko ihesaldi bat bazen Arrasatera iritsi aurretik  eta, gora beherak izan baziren ere talde honetako partaidetzan, Kalbario igoeran aurreraturik zihoazenak, bost lagun ziren: Xabier Jauregi, Jon Madariaga, Danel Sagasta, Ahetze Arratibel eta Andoni Mateos, hau da, bi Caja Rural, bi Limousin eta Mugarriko bat.

Azkenik sailkapena honela geratu zen:
1.Jon Madariaga              Limousin             02:37:16
2.Danel Sagasta               Mugarri               02:37:26
3.Xabier Jauregi               Caja Rural           02:37:43
29.Asier Arana               Zarauztarra        02:46:02

Datorren igandean,arratsaldez, Anoetan izango dira.

No hay comentarios: