lunes, 3 de junio de 2013

JOKIN ARANBURU EUSKADIKO PISTAKO TXAPELDUNA

2013KO EKAINAREN 2A

            Igandean, Anoetako belodromoan, kadete mailako Euskadiko Pistako Txapelketa jokatu zuten, omnium modalitatean, Zarauztarra taldeko txirrindulariek emaitza ezin hobeak lortu zituztelarik: Jokin Aranburu izan zen txapeldun eta Aratz Olaizola txapeldunorde.

          
         
  Egun osoko jardunaldian, goizez eta arratsaldez, bost proba lehiatu behar izan zituzten. Horietako hiru, bakarkako erlojupekoak izan ziren: 200 metro, 500 metro eta jazarpen proba (2 km). Hiruretan Jokin izan zen garaile eta Aratz bigarren. Aipatzekoa da, proba hauetan lehendik zituzten denborak hobetu zituztela, denboraldia aurrera doan heinean, biek duten sasoia hobetuz doala argi ikusten delarik.

          
         
  Momentu kritikoa puntuaketako proban suertatu zen, bien arteko esprint batean, Jokin lurrera erori zenean. Hala ere, bapatean altza, kurpila aldatu eta lasterketan jarraitu ahal izan zuen. Alde handiarekin, Aratz izan zen garaile proba honetan eta Jokinek bigarren postuari eutsi zion.

           
            Scracht proba bakarrik utzi zuten beste batek irabaz zezan, amaieran hirugarren izango zen Mikel Sarasola donostiarrak, ihesaldi luze baten ondoren lortu zuen irabaztea, Jokin bigarren eta Aratz hirugarren iritsi zirelarik.
            Emaitza on hauen ondoren, Espainiako Pistako Txapelketan dute erronka, ea dominen bat lortzeko aukera duten. Oraingoz ez dute lehiaketa honetarako data jarri.
Bitartean errepideko lasterketak lehiatuko dituzte.

SAILKAPEN  OROKORRA

1. Jokin Aranburu   Zarauztarra          7 puntu
2. Aratz Olaizola   Zarauztarra            10 puntu
3. Mikel Sarasola   Grosgreencenter       18 puntu   

200 METRO

1. Jokin Aranburu   Zarauztarra          11:80
2. Aratz Olaizola   Zarauztarra             11:93
3. Endika Mendizabal   Allerru                12:35

500 METRO

1. Jokin Aranburu   Zarauztarra          35:82
2. Aratz Olaizola   Zarauztarra             36:98
3. Endika Mendizabal   Allerru                37:64

JAZARPEN PROBA (2 KM )

1. Jokin Aranburu   Zarauztarra          2:27:53
2. Aratz Olaizola   Zarauztarra             2:28:60
3. Mikel Sarasola   Grosgreencenter         2:35:60



PUNTUAKETA

1. Aratz Olaizola   Zarauztarra          27 puntu
2. Jokin Aranburu   Zarauztarra       15 puntu
3. Mikel Sarasola   Grosgreencenter     14 puntu

SCRACHT

1. Mikel Sarasola   Grosgreencenter    
2. Jokin Aranburu   Zarauztarra
3. Aratz Olaizola   Zarauztarra




No hay comentarios: